95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Deialdia, Tuterako Udaleko izapideetarako laguntzaile izateko 4 lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko, gero Herritarrentzako Laguntza Zerbitzuan ari daitezen, Antolaketaren eta Langileriaren Azpialorrean

(Apirilaren 21eko 11/1999 Legeak esleitzen dizkion eskumenen arabera, Alkatetzak 2001eko ekainaren 1ean emandako 44-P ebazpenaren bitartez onetsia)

1.-Xedea.

Deialdia, Tuterako Udaleko izapideetarako laguntzaile izateko 4 lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko, gero Herritarrentzako Laguntza Zerbitzuan ari daitezen, Antolaketaren eta Langileriaren Azpialorrean.

Lanpostu horietan ariko direnek, besteren artean,

honako eginkizun hauek izanen dituzte:

-Atenditzea Bertatik Bertarako Laguntza Zentrora agertzen diren herritarrak.

-Herritarrak atenditzea Tutera-010 delakoaren bidez.

-Bere alorreko gaiak tramitatzea.

-Behar den lekura bideratzea gainerako eskabideak.

-Herritarrari argibideak ematea.

-Oro har, Herritarrentzako Laguntza Zerbitzuan kudeatzen diren gaietan, zernahi lanetan lagundu, tramitatu edota berak egitea, betiere dagokion kategoriakoak badira.

-Bere gainean dagoen buruari ematea jasotzen diren agiri guztien berri, eta bidezko den tramitea proposatzea.

-Informazio datuen basea kudeatzea.

-Espedienteak, agiriak eta abar erregistratu eta artxibatzea.

-Datuak lortu eta eskuratzen laguntza ematea, administrazio unitate bakoitzeko txosten, proposamen, espediente eta bestelako lanetan.

-Terminalak, testu tratamenduak, kalkulagailuak eta abar erabiltzea.

-Horretaz gain, bere gainean dagoen buruak agintzen dizkion gainerako zeregin guztiak, bere lanpostuaren eginkizunekin zerikusirik baldin badute.

Lanaldi zatituan ariko dira, zerbitzuaren beharretara egokituta, eta administrazio organo eskudunek edozein unetan aldatzen ahalko dute.

2.-Lanpostuak gehitzea

Epaimahaiak deialdia egin duen organoari igorriko dio lehiakideen zerrenda, lortutako puntuen araberakoa, eta egun horretan hutsik dauden lanpostuak gehitzen ahalko zaizkie deialdi honetako lanpostuei.

3.-Araudi aplikagarria.

Lanpostu hutsen mailan (C maila) baina deialdiaren xedekoak ez bezalako lanpostuetan ari direnek ere lehiaketa honetan parte har dezaketenez, lekualdatze lehiaketa honek jarraituko dio Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko 33. artikuluan, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduko 10. artikuluan nahiz aplikagarriak diren gainerako arauetan eta deialdi honetako oinarrietan xedatutakoari.

4.-Betebeharrak.

Indarra duten legezko xedapenekin bat, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi duten izangaiek hurrengo baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Tuterako Udaleko edo Udalaren menpeko erakunde autonomoren bateko langile finkoak izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) C maila edo taldekoa izatea.

Lanpostua gorderik izan gabe, nahitaezko edo borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioek lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzen ahalko dute, baldin eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen badituzte, eta, horrela, jarduneko zerbitzuan sartuko dira berriz, lanpostuaren behin betiko adjudikazioarekin.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiakideek zuten araubide juridikoa aldatzea.

5.-Lansariak.

Lekuz aldatzen diren enplegatuek dagozkien lansariak izanen dituzte, indarra duten xedapenen arabera.

6.-Eskabidea aurkezteko epea eta lekua.

a) Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek behar den eskabidea aurkeztu beharko dute Tuterako Udalaren Erregistro Orokorrean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamabost egun naturaleko epean.

Eskabideak deialdi honetan argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio eta haietan izangaiek adierazi beharko dute, kasu bakoitzean, baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko jarritako epea amaitzen den egunean.

b) Deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztuko dituzte, behar bezala kautotuak.

c) Eskabideak aurkezteko epea ezin da luzatu.

7.-Onartuen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, alkate jaunak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko, eta ohartaraziko, baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela, hurrengo bost egun naturalen barrenean, eta akatsik baldin badago haiek zuzendu. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, alkate jaunak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du. Aipatu ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu ondoren eta hauek ebatzitakoan, alkate jaunak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

Izangai bazterturik ez bada, zuzenean behin betiko zerrenda onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.-Epaimahaia

Lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Mahaiburua: María Victoria Castillo Floristán andrea, Langileri zinegotzi eskuordea.

Ordezkoa: Pedro González Felipe jauna, Baliabideak Kudeatu eta Antolatzeko alorreko zinegotzi eskuordea.

Zinegotzia: Alfonso Jiménez Marín jauna, Tuterako Udaleko Langileri Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Javier Navarro Castel-Ruiz jauna, Tuterako Udaleko Langileri Batzordearen ordezkaria.

Mahaikide idazkaria: Alejandro Sánchez Ongay jauna, Zuzenbidean lizentziatua.

Ordezkoa: José Antonio Huguet Madurga jauna, idazkaria.

Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta horren berri emanen diote deialdia egin duen organoari, administrazio prozeduraren arauetan aipaturiko arrazoiren bat gertatzen denean. Era berean, izangaiek errefusatzen ahalko dituzte epaimahaiko kideak, aipatu arrazoi horietakoren bat suertatuz gero.

Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarriak interpretatu eta aplikatzeari buruz argitu beharreko kontu guztiak.

9.-Merezimenduen kalifikazioa.

Honako elementu hauek baloratuko dira:

a) Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak: 35 puntu, gehienez ere.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 25 puntu, gehienez ere.

c) Txosten psikoteknikoa: 15 puntu, gehienez ere.

d) Proba praktikoa, lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzkoa: 25 puntu, gehienez ere.

Alegatu eta justifikatutako merezimenduak epaimahaiak kalifikatu eta puntuatuko ditu honako honi atxikitako baremoaren arabera.

Merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta egiaztatuko dira, izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.

Epaimahaiak ez du inolaz ere kontuan hartuko alegatu ez den eta agiri bidez egiaztatu ez den merezimendurik, eta ez du emanen merezimenduen atal bakoitzarengatik adierazitako puntuazioa baino altuagorik.

c) Txosten psikoteknikoa: 15 puntu, gehienez ere.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Zerbitzuak, behar diren probak egin ondotik, lehiakide bakoitzari buruzko txosten psikotekniko bat eginen du, deialdiko lanpostuaren ezaugarriak kontuan hartuz, izangai bakoitzaren egokitasuna neurtzeko. Aipatu zerbitzu horrek txosten psikoteknikoan izangai bakoitzari ematen dion puntuazioa epaimahaiarentzat loteslea izanen da.

d) Proba praktikoa, lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzkoa: 25 puntu, gehienez ere.

Proba hau baztergarria izanen da, eta beharrezkoa izanen da gutxienez ere 12,50 puntu ateratzea gainditzeko.

Proba gainditzen dutenek ateratzen duten puntuazioa gehituko zaio lehiaketako gainerako ataletan lortutakoari, izangai bakoitzaren guztirako puntuazioa zehazteko.

Lehiaketaren balorazioa amaitu ondotik, epaimahaiak Tuterako Udalaren iragarki oholean argitaratuko ditu parte- hartzaileek lortutako puntuazioak, eta bost eguneko epea emanen du, interesatuek, beren eskubideez baliatuz, balorazioari buruz uste dutena alega dezaten.

10.-Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren

araberakoa.

Lehiakideen kalifikazioa egin ondotik, epaimahaiak behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Tuterako Udaleko iragarki oholean, eta Tuterako Udaleko alkate jaunari igorriko dio deialdiko 9. oinarrian aipatzen den proba praktikoa gainditu duten lehiakideen zerrenda, haietako bakoitzak lehiaketan (atal guztiak batuz) ateratako puntuazioa zehazturik, eta izendapen proposamena eginen du, gutxieneko puntuazioa gainditu eta deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen diren lehiakideen alde.

Lehiakideen azken puntuazioetan berdinketarik gertatuz gero, Administrazio Publikoetan zerbitzu ematen denbora gehien daramatenen alde erabakiko da. Hori eginagatik, berdinketak hautsi gabe jarraitzen badu, lehiakide zaharrenaren alde eginen da.

11.-Lanpostu hutsak aukeratzea.

Lehiakideek lorturiko puntuazioaren arabera aukeratzen ahalko dituzte lanpostu hutsak, alkate jaunak hartarako deituko duen ekitaldian.

Lanposturik aukeratzen ez duten lehiakideek, behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, lehiaketa honetako lanpostu hutsetan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

12.-Esleipena eta jabetza hartzea.

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, behar den ebazpenaren bidez, izangaiei dagozkien lanpostuak esleituko dizkie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

Lehiakideek esleitutako lanpostuak hartu beharko dituzte, izendapen eta esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean, jakinarazpen horretan deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko egun bat finkatzen duenean salbu, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 41.2 artikuluak aipatzen dituen inguruabarrak gertatzen badira.

Epe horren barrenean lanpostuaz jabetzen ez badira, behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, esleitu zaizkien lanpostuetan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Halako kasuetan, gelditzen diren hutsuneak beteko dira deialdiko 10. oinarrian aipatzen den zerrendarekin.

13.-Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, baita bere oinarrien kontra ere, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita, betiere aldez aurretik berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahalko delarik, ebazpena eman duen organoari zuzendua, ebazpen edo erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita; edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen edo erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Gainera, epaimahaiaren erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, alkate jaunari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi ondoko hilabetearen barrenean.

Tuteran, bi mila eta bateko ekainaren batean. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaria, izapideetarako laguntzaile izateko 4 lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian, .....(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, parte hartzeko.

1.-Norberaren datuak:

Izen-abizenak:

Non eta noiz sortua:

N.A.N.:

Helbidea:

Etxeko telefonoa:

Lantokiko telefonoa:

2.-Administrazio datuak:

a) Egoera administratiboa:

Zein lanpostutarako izan zen izendatua:

Jardunean

Zerbitzu berezietan

Eszedentzia berezian

Borondatezko eszedentzian

Nahitaezko eszedentzian

(X batez adierazi bakoitzari dagokiona)

b) Oraingo destinoa:

Lanpostua:

Lanpostuaz jabetu zen eguna:

3.-Sinatzaileak aditzera ematen du eskabideak aurkezteko ezarrita dagoen epea amaitzen den egunean baldintza guztiak betetzen dituela.

4.-Alegatutako merezimenduen egiaztagiriak, eskabidearekin batera aurkeztuak.

Tuteran, 2001eko ..........aren .......(e)an.

(Sinadura)

TUTERAKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu, gehienez ere.

1) Edozein administrazio publikotan, langile finko gisa, deialdiko lanpostuaren berdinean edo antzekoetan (C maila edo taldea): 2 puntu urte bakoitzeko.

2) Edozein administrazio publikotan, aldi baterako langile gisa, deialdiko lanpostuaren berdinean edo antzekoetan (C maila edo taldea): 1,9 puntu urte bakoitzeko.

3) Edozein administrazio publikotan, langile finko gisa, deialdiko lanpostuan ez besteren batean (A, B, D eta E maila edo taldeak): 1,8 puntu urte bakoitzeko.

4) Edozein administrazio publikotan, aldi baterako langile gisa, deialdiko lanpostuan ez besteren batean (A, B, D eta E maila edo taldeak): 1,7 puntu urte bakoitzeko.

-Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

2. Baremoaren a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 35 puntukoa izanen da, 215/85 Foru Dekretuak, 186/98 Foru Dekretuak aldatu zuen hark, bere 9. artikuluan xedatu bezala.

3. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

4. Deialdia argitaratu ondotik emandako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon den aldietako zerbitzuak edo unitate organiko bateko buru nahiz zuzendari lanetan aritu den denborari dagozkionak, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa: 25 puntu, gehienez ere.

1) Unibertsitateko titulu bakoitzagatik: 2 puntu.

2) Erdi mailako titulu bakoitzagatik: puntu 1.

3) Batxilergo edo II LH-KO titulua izateagatik: 0,75 puntu.

4) Prestakuntza saioetan parte hartzeagatik: 0,50 puntu kreditu akademiko edo haren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 18 puntu.

-Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetako ikastordu zatiak hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriak kreditu batekoak izanen balira bezala baloratuko dira.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriak 12 kreditukoak balira bezala baloratuko dira.

5) Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, bekatu edo sarituriko zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, lana edo jarduera pertsona bakar batek edo taldean egina den eta biltzarra edo aldizkaria herrirako, eskualderako, naziorako edo nazioartekoa den kontuan hartuz.

6) Sektore publikoan prestakuntza ekitaldiak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea, gehienez ere, puntu 1, epaimahaiak baloratu beharrekoa, haien iraupenaren arabera.

Baremoaren b) atal honetako gehieneko puntuazioa 25 puntukoa izanen da.

Iragarkiaren kodea: A0106332