95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZARAITZUKO BATZARRE NAGUSIA

Oihan enkantea

Batzarre honek, behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, plegu itxiaren bidez, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

2001EKO PLANA

-Irati mendia:

1. lotea.-Akerreria alderdian, 1.507 pago, 2.312 metro kubiko zur egiten dutenak; 953 pago, 246 metro kubiko egur egiten dutenak, eta 418 izei, 781 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 31.281.044 pezeta.

2. lotea.-Burdinzokoa alderdian, 673 pago, 755 metro kubiko zur egiten dutenak; 651 pago, 208 metro kubiko egur egiten dutenak, eta 66 izei, 130 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 7.339.940 pezeta.

3. lotea.-San Fermin alderdian, 438 pago, 463 metro kubiko zur egiten dutenak; 440 pago, 198 metro kubiko egur egiten dutenak, eta 454 izei, 1.363 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 10.987.762 pezeta.

5. lotea.-Goñiburu alderdian, 897 pago, 568 metro kubiko zur egiten dutenak; 2.081 pago, 503 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 1.403.592 pezeta.

6. lotea.-Logibeltza alderdian, 684 izei, 1.924 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 13.660.400 pezeta.

Zabaleta-La Cuestión mendia:

Lote bakarra.-Omborres alderdian, 1.132 pago, 2.538 metro kubiko zur egiten dutenak; 532 pago, 207 metro kubiko egur egiten dutenak, eta 5 izei, 25 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 23.624.200 pezeta.

2000KO PLANA, EHUNEKO 20 MERKEAGO

-Irati mendia:

4. lotea.-Akerreria alderdian, 1.458 pago, 1.395 metro kubiko zur egiten dutenak; 1.148 pago, 338 metro kubiko egur egiten dutenak, eta 123 izei, 159 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 7.395.040 pezeta (ehuneko 20 kenduta).

Proposamen ekonomikoak, enpresaren sailkapen agiria eta ehuneko 2ko fidantza jarri izanaren gordekinarekin batera, Zaraitzuko Batzarre Nagusiaren idazkaritzan (Ezkaroze) aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko hirugarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan irekiko dira proposamenak.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak idazkaritzan daude ikusgai.

Ezkarozen, bi mila eta bateko uztailaren hogeita lauan. Batzarburua, Jesús Esarte Goyena.

Iragarkiaren kodea: a0107883