95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R T E S

Lehen haurtzarorako zentroa egokitzeko obrak

Udalak kontratazioa iragarri du, lehen haurtzarorako zentroa egokitzeko obrak egiteko.

Modalitatea: prozedura irekiaren bidezko enkantea, sailkapenarekin. Presako tramitazioa.

Xedea: aipatu obrak egitea.

Kontratuaren aurrekontua: 42.415.596 pezeta, BEZa barne.

Eskaintzak aurkeztea: Cortesko Udalaren erregistro orokorrean, 14 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta adierazitako epearen azken eguna baino eguerdiko hamabiak baino lehen. Epea egun baliogabean bukatzen bada, hurrengo egunean bukatuko da, ordu berean. Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu gabe, beste bide batez aurkezten diren eskaintzak badira, lizitatzaileek horren berri eman beharko dute faxez edo beste bide batez, epea bukatu baino lehenago.

Iragarkiaren amaieran heldu den ereduari lotuko zaizkio eskaintzak.

Eskaintzak noiz irekiko: epea bukatzen den eguneko 13:30etan.

Proiektua eta baldintza ekonomiko-administratiboen plegua interesatuen eskura daude Udal honetako idazkaritzan. Proiektuaren kopiak lortu ahalko dira Preimpresión Urdánizen (San Juan, 4, Cortes, Nafarroa).

Cortesen, bi mila eta bateko uztailaren bian. Alkatea, Ismael Miñés Catalán.

PROPOSAMEN EREDUA

Lehen haurtzarorako zentroa egokitzeko obrak egiteko enkantea, sailkapenarekin, prozedura irekiaren bidez.

Izena:

Herria:

Helbidea:

NANa edo IFKa:

Nire izenean edo ...................... ordezkatuz (dagokiona), Cortesko Udalak lehen haurtzarorako zentroa egokitzeko obrak kontratatzeko ezarri duen baldintza pleguaren berri izan dut, eta obrak baldintza horiei estuki lotuz egiteko konpromisoa hartzen dut. Egiten dudan eskaintza honenbeste pezetakoa da: ............ (letratan eta zenbakitan), BEZa barne.

2001eko ...............aren .....(e)an.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0107843