95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

179/2001 FORU DEKRETUA, uztailaren 2koa, "Iruñerriko Ibai Parkea" izeneko proiektuaren gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako, presakoa dela deklaratzen duena.

Toki Administrazioko kontseilariak apirilaren 9an emandako 207/2001 Foru Aginduaren bidez, hasiera eman zitzaion "Iruñerriko Ibai Parkea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari. Bestetik, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurrealdia bukaturik, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak ekainaren 25ean emandako 402/2001 Ebazpenaren bidez, behin betikoz onetsi zen aipatu proiektua, aurkeztutako alegazioak ebatzita.

Okupazioa presakoa da, premiazkoa baita behar diren lurrak erosteko tramiteak azkartzea, obrak egiteko programazioa bete dadin.

Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko Departamentuak alegatutako arrazoiak ikusirik, justifikatutzat jotzen du desjabetzapenak ukitutako ondasunen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenei jarraikiz, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko uztailaren bian egindako bilkuran hartu zuen Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, "Iruñerriko Ibai Parkea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

2. artikulua. Toki Administrazioko Departamentuak proiektu horri dagokion desjabetzapen prozeduraren izapideak eginen ditu, erabat ebatzi arte.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Toki Administrazioko kontseilariaren ordez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0107650