95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

2001-2002 aldian Noain-Elortzibarko Udalaren udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren laguntza teknikorako baldintzak

Kontratazioaren xedea: "2001-2002 aldian Noain-Elortzibarko Udalaren udal eraikinak garbitzeko zerbitzua ematea" da. Aipatu eraikinak honako hauek dira:

-San Migel ikastetxea (lehen hezkuntzako eskola, bigarren hezkuntzakoa, eskolako jangela eta ikastetxeko pilotalekua -pista eta aldagelak-).

-Dorre-Elortzibarko osasun zentroa.

-Ludoteka.

-Udaletxeko bulegoak, Noaingo Errege kalea 62an daudenak.

Esleipenerako gehienezko aurrekontua: 16.000.000 pezeta (BEZa barne).

Esleipena: presako lehiaketa publikoa.

Eskariak aurkezteko: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hurrengo egunetik hasita 13 egun naturaleko epearen barnean aurkeztu beharko dira Udaletxeko bulegoetan, Noaingo Errege kaleko 62-A zenbakian. Halaber, baldintza administratibo eta teknikoei buruzko pleguak bertan jaso daitezke.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta bateko uztailaren bostean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0107355