95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Arguedas, Valtierra, Villafranca, Milagro eta Cadreitako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

Behin betiko onespena, 2001eko aurrekontuari

Batzarre Orokorrak, aurtengo urtarrilaren 25ean hartutako erabakiaren bidez, 2001eko ekitaldiko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea hasiera batez onetsi zuen eta 29. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 5ean, argitaratu. Jendaurreko epea haren kontra inolako alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betikoz onetsita gelditu da. Hortaz, eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa betetzeko, argitara ematen da behin betikoz onetsitako aurrekontua. Hona hemen zerrenda, bere egitura eta zenbatekoekin:

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen gastuak: pezetak 40.749.209.

2. kapitulua.-Ondasun arrunt eta zerbitzuetako gastuak: 10.350.000 pezeta.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 5.000 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 5.850.539.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 300.000 pezeta.

Guztira: 57.254.748 pezeta.

DIRUSARRERAK:

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 2.850.000 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 54.354.748.

5. kapitulua.-Ondareko eta herrilurretako aprobetxamenduetako dirusarrerak: 50.000 pezeta.

Guztira: 57.254.748 pezeta.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Cadreitan, bi mila eta bateko maiatzaren hamaseian. Mankomunitateko burua, Virginia Iñiguez García.

Iragarkiaren kodea: a0106351