95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E K U N B E R R I

Herrilurra desafektaturik

Lekunberriko Udalak, 2001eko apirilaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, legeak ezarritako quorumarekin, erabaki zuen:

Lehenbizi.-Hasiera batez onestea Lekunberriko 13. poligonoko 27. lurzatiko 324,4 metro karratu desafektatzea, ondoren Fernando Etxarri Sukunza jaunari zuzenean saltzeko.

Bigarren.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, hilabeteko eperako, behar diren ondorioak sor ditzan.

Erabakia, eta dagokion espedientea, udal bulegoetan aztertzen ahal dira, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, egoki juzgatzen diren alegazioak eta erreklamazioak aurkeztu ahal izateko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 140. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Lekunberrin, bi mila eta bateko apirilaren hogeita seian. Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: a0106350