95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R B A R I N

2001eko plantilla organikoa

Barbaringo Udalak Udal honetako plantilla organikoa onestea erabaki zuen, 2001eko maiatzaren 10ean egin osoko bilkura arruntean eta arauz ezarritako gehiengoarekin. Hori guztia, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 19. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 236. artikuluan ezarritakori jarraituz.

Funtzionarioak

Lanpostuaren izena: idazkaria, Lukin, Iguzkitzako Barrutia (Batasunaren burua) eta Villamayor de Monjardín herriekin batasunean. Maila: A. Osagarria: ehuneko 20. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Administrazio kontratudunak

Lanpostuaren izena: idazkaria, Lukin, Iguzkitzako Barrutia (Batasunaren burua) eta Villamayor de Monjardín herriekin batasunean. Maila: A. Lanpostuko osagarria: ehuneko 20. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Administrazio kontratudunen izenen zerrenda

Estíbaliz Goñi Razquin. Idazkaria.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Barbarinen, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita bederatzian. Alkatea, Faustino Uriarte Barandalla.

Iragarkiaren kodea: a0106348