95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Aurrekontua aldatzeko espedientea hasiera batez onetsita

Vianako Udalak, 2001eko ekainaren 7an egin bilkura arruntean, honakoa erabaki zuen, besteak beste:

Kontu-hartzaileak luzatutako txostena ikusita, erabaki da hasiera batez onestea aurrekontuko aldaketa hauek:

Kontusaila: 4512-608.00. Kreditu gehikuntza: San Pedroko aurriak. Zenbatekoa: 4.027.319 pezeta. Finantziazioa: diruzaintzako gerakina.

Kontusaila: 432-601.03. Kreditu gehikuntza: kale eta bideetako inbertsioak. Zenbatekoa: 5.416.040 pezeta. Finantziazioa: baja, 432-601.09 kontusaila deuseztatuta.

Kontusaila: 432-601.09. Baja, deuseztatzeagatik: Valdearas eta San Martin bidea. Zenbatekoa: 10.832.080 pezeta. Finantziazioa: 790.00 kontzeptuan, baja dirusarreretan: 5.416.040.

Erabakia idazkaritza orokorrean jartzea 15 egun baliodunetarako, aldez aurretik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko oholean iragarkia paratuta, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Vianan, bi mila eta bateko ekaianaren hamabian. Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: A0106341