95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Herri-lurzatien aprobetxamendua

Vianako Udalak, 2001eko ekainaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen 15 eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, eskubidea dutela uste duten herritarrek Sotoko (31. poligonoko 16, 43 eta 140. lurzatiak) laborantzako herrilurren eskaria egin dezaten, lehentasuneko herritarrendako aprobetxamenduan edo zuzeneko esleipenean, dagokienaren arabera. Eskaria eredu ofizialean egin beharko dute eta hura udal idazkaritzan emanen zaie.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 181. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Vianan, bi mila eta bateko ekainaren hamabian. Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: A0106339