95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Obren kontratua adjudikaturik

Vianako Udalak, 2001eko ekainaren 7an egin osoko bilkura arruntean, honakoa erabaki zuen:

Egindako lehiaketaren ondorioz eta Kontratazio Mahaiaren proposamenari jarraituz, eskaintzarik onuragarriena izaki, honako kontratua adjudikatu da:

Xedea: Hoyoko aparkalekua egitea.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa, presako tramitazioa.

Adjudikazioaren prezioa: 33.013.987 pezeta, BEZa barne (198.418,06 euro).

Obra egiteko epea: 2 hilabete eta erdi.

Adjudikazio hartzailea: Erri-Berri, enpresen aldi baterako batasuna.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikulua betez.

Vianan, bi mila eta bateko ekainaren zortzian. Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: A0106338