95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I T U R M E N D I

Behin betiko onespena, 2001eko aurrekontuari eta plantilla organikoari

2001eko 63. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 23an, argitaratu zen 2001eko aurrekontua eta plantilla organikoa onesteko erabakia, Udalak 2001eko martxoaren 6an egin osoko bilkuran hartutakoa. Plantilla organikoan euskaraz jakiteari buruzko zehaztasunak ezarri ziren, Euskarari buruzko 18/86 Foru Legean ezarritakoari jarraituz. Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan da eta, hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu dira.

Aurrekontuko kontusailen sailkapena:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 5.820.000 pezeta.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 1.500.000 pezeta.

3. kapitulua.-Tasak eta bestelakoak: pezetak 3.506.928.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 8.207.500.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak: pezetak 7.054.250.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: pezetak 23.630.951.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: pezetak 24.090.518.

Dirusarrerak, guztira: 73.810.147 pezeta.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen lansariak: pezetak 9.637.954.

2. kapitulua.-Zerbitzuak eta ondasunak erostea: 14.753.780 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 4.289.014.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: pezetak 45.129.399.

Gastuak, guztira: 73.810.147 pezeta.

Plantilla organikoa

a) Administrazio kontratuduna: Silvia Gonzalo Etxarri. Bitarteko idazkaria; Bakaikuko Udalean ere jarduten du, erdibana. Sarbidea: arauz ezarritako moduan. Maila: A. Gradua: 1. Egoera: hutsik. Euskaraz jakitea: berariazko eskakizuna.

b) Lan kontratuduna: Santiago Agirre Galartza. Zerbitzu anitzetako enplegatua-albientea. Sarbidea: oposizio- lehiaketa. Maila: C. Gradua: 2. Egoera: jardunean. Euskaraz jakitea: berariazko eskakizuna.

Iturmendin, bi mila eta bateko ekainaren hamabian. Alkatea, Julen Galarza Otxoa.

Iragarkiaren kodea: a0106270