95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U N B E R I N

2001eko aurrekontua onetsirik

Irunberriko Udalak, 2001eko maiatzaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2001eko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea udal idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, interesatuek hura aztertu eta, kasua bada, erreklamazioak aurkez ditzaten.

Irunberrin, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hamaikan. Alkate udalburua, José Ramón Labairu Usoz.

Iragarkiaren kodea: a0106267