95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

Behin betiko onespena, kudeaketa sistema aldatzeko espedienteari

Udalak, 2001eko maiatzaren 31n egindako osoko bilkura berezian, besteak beste, honela dioen erabakia hartu zuen.

Cintruenigoko Udalak, martxoaren 8an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen industrialdea sektore berriko jarduketa sistemaren aldaketa, lankidetza sistema utzi eta desjabetzapen sistemara igarotzea.

Hasierako onespena argitaratu ondoren (49. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, "Diario de Noticias", "Diario de Navarra" eta Udaleko iragarki ohola), inolako alegaziorik aurkeztu ez denez, bidezko da behin betikoz onestea.

Udalbatzak, gehiengo osoarekin, erabaki du:

1.-Behin betikoz onestea industrialdea sektore berriko jarduketa sistemaren aldaketa.

2.-Behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Cintruenigon, bi mila eta bateko ekainaren seian. Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: a0106265