95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

Behin betiko onespena, industrialde berria urbanizatzeko proiektuari

Udalak, 2001eko maiatzaren 31n egindako osoko bilkura berezian, besteak beste, honela dioen erabakia hartu zuen.

Cintruenigoko Udalak, apirilaren 10ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen industrialde berria urbanizatzeko proiektua.

Jendaurreko epea (55. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, maiatzaren 4koa, "Diario de Navarra", apirilaren 20koa eta iragarki ohola) inolako alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, bidezko da proiektua behin betikoz onestea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluan eta 120. artikuluan xedatutakoa ikusirik.

Erabaki da, gehiengo osoarekin:

1.-Behin betikoz onestea industrialde berria urbanizatzeko proiektua.

2.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Cintruenigon, bi mila eta bateko ekainaren seian. Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: a0106264