95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A T U E R T A

1.186. lurzatiaren xehetasun azterlana

Villatuertako Udalak, 2001eko ekainaren 7an egindako osoko bilkuran, aho batez, erabaki hau hartu zuen:

1.-Hasiera batez onestea A-2 jarduketa unitateko 1.186. lurzatiaren xehetasun azterlana, Catalina Sanz Urra andreak sustaturik.

2.-Espedientea jendaurrean edukitzea, hamabost egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien saltzen diren egunkarietariko batean argitaratuz, hura aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Hori dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119. eta hurrengo artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Villatuertan, bi mila eta bateko ekainaren zazpian. Alkate udalburua, Silvia Larraona Urra.

Iragarkiaren kodea: a0106262