95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I B A R

Hasierako onespena Oibarko A-16 unitateko 8-9-10-11-12 eta 13. lurzatietako xehetasun azterlanari

Oibarko Udalak, 2001eko maiatzaren 25ean egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi du Oibarko A-16 unitateko 8-9-10-11-12 eta 13. lurzatien xehetasun azterlana, aipatu lurzatien jabeek sustatua.

Azterlanaren xedea da atzealdeak aprobetxatzea, nekazaritzako lokal txikiak, lanabesak gordetzeko, egin ahal izateko.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Interesatuek espedientea aztertu eta hari alegazioak aurkezten ahal dizkiote hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Oibarren, bi mila eta bateko ekainaren bostean. Alkatea, Luis María Burguete.

Iragarkiaren kodea: a0106259