95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

2001eko aurrekontuko aldaketa (4/2001) hasiera batez onetsirik

Udalak 2001eko maiatzaren 29an eginiko osoko bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen.

Ikusirik udaleko kontu-hartzaile jaunak emandako txostena, 2001. urterako luzatutako aurrekontuan inbertsio batzuetarako kredituak sortzeko espedienteaz (4/01 zenbakiko espedientea),

Erabaki da:

Lehenbizikoa.-Hasiera batez onestea 2001. urterako luzatutako aurrekontuan inbertsio batzuetarako kredituak sortzeko espedientea, 70.213.000 pezetako zenbatekoa duena.

Bigarrena.-Erabakia idazkaritza orokorrean egotea ikusgai 15 egun baliodunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarri ondotik, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, bi mila eta bateko ekainaren bostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0106258