95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

FORU AGINDUA, 2001eko ekainaren 25ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nazareth Yabar Martínez andrea Araugintza eta Koordinazio Juridikoaren Ataleko Nekazaritzako Egituren Araubide Juridikoaren Bulegoko burutzatik kentzea xedatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Nazareth Yabar Martínez andrea Araugintza eta Koordinazio Juridikoaren Ataleko Nekazaritzako Egituren Araubide Juridikoaren Bulegoko burutzatik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bostean.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: a0107382