95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

2132/2001 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, emakume langileak saritzeko deialdia onesten duena.

"Emakumea eta enplegua" Batzordeak sentsibilizazio neurriak abiarazi ditu emakumearen enplegua eta haren presentzia lan-munduan sustatzeko, bai eta familia eta lana batzeko ere. Horregatik, batzordeburuak proposaturik, egokitzat jo da, izandako lan bilakaeraren bitartez helburu horietan lagundu duten emakumeak saritzeko deialdia egitea.

Horrenbestez, karguak ematen dizkion ahalmenak erabiliz, zuzendari kudeatzaileak

EBATZI DU:

1. Emakume langilearendako 2001eko sarien deialdia onestea.

2. Deialdi horri loturiko oinarriak onestea.

3. Oinarri horiek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita zortzian.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Laura Onieva Larrea.

Iragarkiaren kodea: a0106996