95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

558/2001 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, maila ez-unibertsitarioetako irakaskuntza itunduari 2001eko hirugarren bihilekoari dagozkion dirulaguntzak ordaintzeko baimena ematen duena.

2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 19/2000 Foru Legeak, 35. artikuluko 3. idatz-zatian, ezartzen du finantzatuko direla Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoko hirugarren xedapen gehigarriko 3 e) idatz-zatian aipatzen diren orientazio edukatibo, psikopedagogiko eta profesionalen zerbitzu espezializatuak. Ezartzen du, bestetik, profesional bat izendatuko dela ikastetxe itunduetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Erdi edo Goi Mailako Heziketa Zikloetan eta Lanbide Hastapeneko Programetan 25 unitate itunduko multzo bakoitzerako.

Bestalde, maiatzaren 9an eman eta maiatzaren 22ko 62. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako 169/2000 Foru Aginduak deialdi publiko bat onetsi zuen 18/1999 Foru Legeko 36.6 artikulua garatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei eta sozialki eta kulturalki desfaboratutako egoeretan daudenei kasu egitea helburu.

Martxoaren 12ko 66/2001 Foru Dekretuak aldatu egin ditu 2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 19/2000 Foru Legearen hamargarren xedapen gehigarrian ezarritako hezkuntza itunen modulu ekonomikoak.

Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu, 2001. urteko hirugarren bihilekorako eta urtarril-apirileko atzerakinetarako ordain dakizkiela Nafarroako ikastetxe itunduei hezkuntza premia bereziko ikasleei kasu egiteko langile osagarriendako dirulaguntzak. Dirulaguntza horiek abuztuaren 1eko 683/2000 Ebazpenaren bidez onetsi ziren (abuztuaren 30eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 105. zk.), eta urriaren 16ko 861/2000 Ebazpenaren bidez osatu eta azaroaren 17ko 1021/2000 Ebazpenaren bidez zabaldu.

Proposatu ere du epe bererako ordain daitezela apaizgaitegiei dagozkien dirulaguntzak eta urtarril-apirileko atzerakinak, azaroaren 9an eman eta abenduaren 6ko 150. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen 608/1995 Foru Aginduaren bidez arautuak, hala nola apaizgaitegietako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko hezkuntza orientazioko zerbitzu espezializatuei dagozkienak.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 339/1999 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Irakaskuntza pribatu itunduari eta ekimen sozialeko ikastetxeei dirulaguntza gisa 65.044,43 euro (10.822.479 pezeta) ordaintzeko gastua onestea eta 65.044,43 euro (10.822.479 pezeta) ordaintzeko agindua ematea, I. eranskinean aipatzen den zenbatekoan, 2001eko hirugarren bihilekoan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei kasu egiteko langile osagarriei eta apaizgaitegietako orientazio zerbitzukoei pagatzeko, eta martxoaren 12ko 66/2001 Foru Dekretua aplikatzea, 2001eko urtarril-apirila epeari.

2. Apaizgaitegiei dirulaguntza gisa 92.205,99 euro (15.341.786 pezeta) ordaintzeko gastua onestea eta kopuru hori bera ordaintzeko agindua ematea, II. eranskinean zehazten den zenbatekoan, 2001ko hirugarren bihilekorako, eta martxoaren 12ko 66/2001 Foru Dekretua aplikatzea, 2001eko urtarril-apirila epeari.

3. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, gastu aurrekontu indarduneko kontusail hauen kargura:

10.822.479 pezeta, "Irakaskuntza pribaturako dirulaguntza, Lehen Hezkuntzan" izeneko 41610-4811-422200 kontusaila.

6.901.032 pezeta, "Irakaskuntza pribaturako dirulaguntza, Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan" izeneko 41610-4811-422800 kontusaila.

7.068.435 pezeta, "Irakaskuntza pribaturako dirulaguntza, Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan" izeneko 41610-4811-422802 kontusaila.

1.372.319 pezeta, "Irakaskuntza pribaturako dirulaguntza, Batxilergoan" izeneko 41610-4811-422300 kontusaila.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

6. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Hezkuntzako Itunen Bulegora, eta ikastetxe interesatuei banan-banan jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hamabostean.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

I. ERANSKINA

Irakasleez besteko langileentzako dirulaguntzak, 2001eko hirugarren bihilekoa, eta logopeden, H.P.B.ko irakasleen eta orientatzaileen atzerakinak, urtarril-apirila 2000/2001 ikasturtea

Q2800253 C ALTSASU SEMIN. SGDO. CORAZON - - - 6 - - - 1.241,55 1.241,55 206.577 141,06 23.470 1.382,61 230.047

F31081342 ALTSASU IÑIGO ARITZA IKASTOLA 5 - - - 661,80 - - - 661,80 110.114 67,00 11.148 728,80 121.262

Q3100160 E BARAÑAIN SANTA LUISA DE MARILLAC 23 30 - - 3.067,28 1.864,20 - - 4.931,48 820.529 310,50 51.663 5.241,98 872.192

Q3100183 G BERA SAGRADO CORAZON 4 - - - 533,44 - - - 533,44 88.757 54,00 8.985 587,44 97.742

Q3100141 E BURLATA AMOR DE DIOS 5 - - - 658,30 - - - 658,30 109.532 60,00 9.983 718,30 119.515

A31013774 BURLATA IRABIA 2 - - - 275,62 - - - 275,62 45.859 26,64 4.433 302,26 50.292

Q3100130 H BURLATA NOTRE DAME 5 - - - 666,80 - - - 666,80 110.946 67,50 11.231 734,30 122.177

Q3100186 J BURLATA REGINA PACIS 14 30 - - 1.867,04 1.848,40 - - 3.715,44 618.197 189,00 31.447 3.904,44 649.644

G31097165 ELIZONDO BAZTAN - - 15 - - - 2.811,30 - 2.811,30 467.761 271,80 45.224 3.083,10 512.985

Q3100134 J LIZARRA SANTA ANA 5 - - - 704,45 - - - 704,45 117.211 66,60 11.081 771,05 128.292

F31081342 ETXARRI-ARANATZ ANDRA MARI IKASTOLA 2 - - - 287,94 - - - 287,94 47.909 26,68 4.439 314,62 52.348

A28126597 UHARTE MIRAVALLES - 30 - - - 1.864,20 - - 1.864,20 310.177 1.864,20 310.177

G31109309 LESAKA TANTIRUMAIRU 2 - - - 266,72 - - - 266,72 44.378 27,00 4.492 293,72 48.870

Q3100169 F LODOSA LA MILAGROSA - 39 - - - 2.929,29 - - 2.929,29 487.393 2.929,29 487.393

Q3100267 H MUTILOABEITI LUIS AMIGO 5 10 - - 666,80 621,40 - - 1.288,20 214.338 67,50 11.231 1.355,70 225.569

P3120100 G IRUÑA AMAIUR 2 - 5 - 266,72 - 906,85 - 1.173,57 195.266 118,80 19.767 1.292,37 215.033

Q3100126 F IRUÑA CALASANZ 12 59 - - 1.452,45 3.647,93 - - 5.100,38 848.632 5.100,38 848.632

Q3100221 E IRUÑA CARDENAL LARRAONA 11 30 - - 1.466,96 1.864,20 - - 3.331,16 554.258 148,50 24.708 3.479,66 578.966

Q3100117 E IRUÑA HIJAS DE JESUS 10 39 - - 1.347,35 2.929,29 - - 4.276,64 711.573 133,30 22.179 4.409,94 733.752

Q3118812 A IRUÑA NTRA. SRA. DE LA COMP. 10 - - - 1.470,40 - - - 1.470,40 244.654 133,20 22.163 1.603,60 266.817

Q3100150 F IRUÑA SAGRADO CORAZON 2 30 - - 294,08 1.909,30 - - 2.203,38 366.612 26,64 4.433 2.230,02 371.045

F31074081 IRUÑA SAN CERNIN 4 - - - 551,24 - - - 551,24 91.719 53,28 8.865 604,52 100.584

Q3100065 F IRUÑA SAN IGNACIO 14 15 - - 1.867,04 920,25 - - 2.787,29 463.766 189,00 31.447 2.976,29 495.213

Q3100011 J IRUÑA SANTA CATALINA LAB. 2 - - - 266,72 - - - 266,72 44.378 27,00 4.492 293,72 48.870

Q3100004 E IRUÑA SANTA MARIA LA REAL 9 - - - 1.184,94 - - - 1.184,94 197.157 120,06 19.976 1.305,00 217.133

Q3100133 B IRUÑA STA. TERESA DE JESUS 17 - - - 2.238,22 - - - 2.238,22 372.408 226,78 37.733 2.465,00 410.141

Q3100205 H IRUÑA SANTISIMO SACRAMENTO 6 - - - 800,16 - - - 800,16 133.135 81,00 13.477 881,16 146.612

Q3100144 I IRUÑA SANTO TOMAS 17 79 - - 2.342,77 5.031,52 - - 7.374,29 1.226.979 226,44 37.676 7.600,73 1.264.655

Q3100136 E IRUÑA URSULINAS 2 - - - 266,72 - - - 266,72 44.378 27,00 4.492 293,72 48.870

Q3100082 A GARES SEM. PP. REPARADORES - - - 4 - - - 816,65 816,65 135.879 88,42 14.712 905,07 150.591

Q3100137 C TUTERA ANUNCIATA 2 11 - - 263,32 683,54 - - 946,86 157.544 26,68 4.439 973,54 161.983

Q3100145 F TUTERA COMPAÑIA DE MARIA - 25 - - - 1.553,50 - - 1.553,50 258.481 1.553,50 258.481

G31499395 ATARRABIA ANGEL DE ARALAR - 39 - - 2.405,13 - - 2.405,13 400.180 2.405,13 400.180

Q3100093 H ATARRABIA LA PRESENTACION 3 - - - 418,77 - - - 418,77 69.677 40,50 6.739 459,27 76.416

GUZTIRA 200 466 20 4 26.820,85 30.072,15 3.718,15 2.058,20 62.669,35 10.427.300 3.041,88 506.125 65.044,43 10.822.479

II. ERANSKINA

Apaizgaitegientzako dirulaguntzak DBHn eta Batxilergoan, 2001eko hirugarren bihilekoa

Q2800253 C ALTSASU SAGRADO CORAZON 73 - 36 1 - 27.024,60 - 15.312,24 10.633,37 - 52.970,21 8.813.501

Q3100082 A GARES PP. REPARADORES 30 - 32 - 23 11.106,00 - 13.610,88 - 7.689,82 32.406,70 5.392.021

GUZTIRA 103 - 68 1 23 38.130,60 - 28.923,12 10.633,37 7.689,82 85.376,91 14.205.523

ALTSASU SAGRADO CORAZON 2.371,04 - 1.132,56 786,38 - 29.395,64 4.891.023 27.864,55 4.636.271 - - 57.260,19 9.527.294

GARES PP. REPARADORES 974,40 - 1.006,72 - 557,98 12.080,40 2.010.009 14.617,60 2.432.164 8.247,80 1.372.319 34.945,80 5.814.492

GUZTIRA - - - - - - 6.901.032 - 7.068.435 - 1.372.319 92.205,99 15.341.786

Iragarkiaren kodea: A0106554