95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

874 FORU AGINDUA, 2001eko uztailaren 26koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, 2001 eta 2002. urteetan ehiza antolatzeko planak egiteko laguntza teknikoen deialdia onesten duena.

Abenduaren 27ko 390/1993 Foru Dekretuak, ehizarekin loturiko zenbait gorabehera arautzen dituenak, II. Kapituluan ezartzen du, Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legeko 54. artikuluan xedatutakoaren arabera, ehiza aprobetxamenduaren titularrak ehiza antolatzeko planak egitera behartuak direla. Antolamendu planaren finantzaketa ehiza barrutiaren titularrari dagokio, 2/1993 Foru Legeko 72.f) artikuluaren arabera.

Ehiza antolatzeko planek gehienez ere 5 urteko indarraldia izaten dute, edo, bestela, aprobetxamenduaren esleipenak iraun bitartekoa, baldin eta epe hori laburragoa bada; indarraldia ahitu orduko plan berri bat egin behar da, beraz.

1994an Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua ehiza-barrutiei ehiza antolatzeko planetarako laguntza teknikoa ematen hasi zen, eta laguntza horretara bildu dira barruti gehienak.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak, zenbait urteren eskarmentuaren eta neurri hori barrutiek onartu izanaren ondorioz, adostasun txostena eman du laguntza teknikoa ematen jarraitzeari buruz.

Horretarako, beharrezkoa da deialdi ireki bat egitea aipatu laguntzak jaso nahi dituzten ehiza aprobetxamenduetako titular guztientzat.

2001eko maiatzaren 21eko Gobernuaren Erabakiz, zenbait urtetarako gastua onesten da, 2001 eta 2002 urteetarako ehiza antolatzeko planak egiteko lan teknikoak kontratatzeko, eta 2001eko uztailaren 2ko Gobernu Erabakiz zuzendu egin zen gastu hori egiteko kontusaila, 2001eko Gastuen Aurrekontuko "Kalte-ordainak, aseguruak eta partikular eta elkarteentzako laguntzak" izeneko 31200-30000-4809-5331 izanen baita, eta 2002an, berriz, Gastuen Aurrekontutik dagokiona.

Horregatik,

AGINDU DUT:

1. 2001 eta 2002 urteetarako ehiza antolatzeko planak egiteko laguntza teknikoen deialdia onestea.

2. Deialdia arautuko duten oinarriak, Foru Agindu honen I. Eranskinean agertzen direnak, onestea.

3. Gastuaren finantzaketa 2001. urteko Gastuen Aurrekontuko "Kalte-ordainak, aseguruak eta partikular eta elkarteentzako laguntzak" izeneko 31200-30000-4809-5331 kontusailaren kargura eginen da. Gehienez ere 22.800.000 pezeta. 2002ko gastua, berriz, 27.500.000 pezeta gehienez ere, 2002ko Gastuen Aurrekontuan dagokion kontusailaren kargura finantzatuko da.

4. Deialdi hau, oinarriak barne, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Foru Agindu hau Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzura, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzakoan duen kontu-hartzaileari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hogeita seian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebiztza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

I. ERANSKINA

Nafarroako ehiza-barrutietako ehiza antolatzeko planak prestatzeko laguntza teknikoen deialdia. Oinarriak

1.-Xedea.

Deialdiaren xedea da abenduaren 27ko 390/1993 Foru Dekretuak araututako ehiza antolatzeko planak prestatzeko laguntza teknikoa ematea.

2.-Baldintzak.

Nafarroako ehiza-barrutien aprobetxamendu eskubidearen titular guztiek jaso dezakete deialdi honen laguntza teknikoa, baldin eta aurretik zuten ehiza antolatzeko plana azkendua bada edo 2001-02ko ehiza-denboraldian azkentzen bada, eta baita orain arte planik egin ez baldin badute ere.

Finantzatuko diren jarduerak 2001 eta 2002. urteetan egin beharko dira.

3.-Prozedura.

a) Epeak. Eskabideak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Erregistroan aurkeztu beharko dira (Alondegi k., 1-1.a, Iruña), Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hurrengo 20 egun naturaleko epean.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa. Eskabidea II. Eranskinean azaldutako eskaera- eredua betez aurkeztuko da.

4.-Balorazioa.

Eskabideak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak baloratuko ditu.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak egoki iruditzen zaizkion argibideak eska ditzake, baita eskatzailea bera ager dadin ere, erabakia hartzerakoan lagungarri ikusten baldin badu.

Laguntzak emango dira, deialdia onesten duen Foru Aginduak ezarritako gehienezko mugekin, ondoko lehentasun irizpideei jarraikiz:

1.-Zuzenean tokiko ehiza-elkarteari esleitutako ehiza-barrutiak.

2.-Toki Entitateak zuzenean kudeatzen dituen ehiza-barrutiak.

3.-Enkante irekiaren bidez esleitutako ehiza-barrutiak.

4.-Partikularren ehiza-barrutiak.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak itxaron-zerrenda bat osa dezake aurrekontua agortzeagatik sartzerik izan ez dutenentzat, gero batean kontuan hartu ahal izango dena.

5.-Esleipena.

a) Laguntzak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren Ebazpenaren bidez emango dira.

b) Dirulaguntza eskatzen denetik 3 hilabete joaten direnean eta eskatzaileak inolako berririk jasotzen ez badu, eskaera ezetsia izan dela ulertuko da.

6.-Kontratazioa.

Laguntza teknikoak jaso nahi dituzten titularren zerrenda ezagutu ondoren, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak behar diren lan teknikoak eginen ditu deialdi honen titularrek ehiza antolatzeko planak presta ditzaten.

7.-Zenbatekoa eta ordainketa.

a) Onuradun suertatu diren ehiza aprobetxamenduen tilularrek Nafarroako Gobernuari ehiza antolatzeko planaren aldera 25 pezeta ordaindu behar diote hektareako, honako bi kasu hauetan izan ezik:

a) 2.000 hektarea edo gutxiagoko azalera duten ehiza-barrutien ehiza-aprobetxamenduaren eskubidearen titularrek ordaindu beharreko zenbatekoa 50.000 pezeta da.

b) 9.000 hektarea edo gutxiagoko azalera duten ehiza-barrutien aprobetxamenduaren eskubidearen titularrek ordaindu beharreko zenbatekoa 225.000 pezeta da.

Ordainketa Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak luzatuko duen ordain-gutunaren bidez egingo da, ehiza antolatzeko plana aprobetxamenduaren titularrari ematen zaionean.

8.-Betebeharrak.

Laguntzen onuradunek betebehar batzuk izango dituzte, hain zuzen ere, ondoko hauek:

a) Barrutian bertan lanak egiteko behar diren langileak eramatea, Antolamendu Plana prestatzen laguntzen duen teknikariak horrelaxe eskatzen duenean, eta teknikari horrek eskatzen dituen datuak ematea.

b) Informazio guztietan aditzera ematea ehiza antolatzeko plana Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren laguntzarekin prestatu dela.

c) Ehiza antolatzeko planak prestatzeko lan teknikoak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak tramitatu behar ditu onetsiak izateko, legeria indardunak ezartzen duenaren arabera.

9.-Ez-betetzea.

Oinarri hauetan aurrikusitako betebeharrak ez betetzeak berekin ekarriko du laguntzak galtzea eta, hala balitz, ehiza-barrutian ordura arte egindako lanak ordaindu behar izatea.

10.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, eta bai bere oinarri eta egintzen aurka ere, gora jotzeko errekurtsoa sartzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua

................. J/A, NAN ........, egoitza ......... herriko ................ kalean, ....... zenbakian .... solairuan eta ........ telefonoa duena: (egokia den laukian egin x bat).

f Bere izenean eta behean esaten den ehiza-barrutiaren aprobetxamendu eskubidearen titular gisa.

f Behean esaten den ehiza-barrutiaren aprobetxamendu eskubidearen titular den ......... Ehiztari Elkarteko lehendakari gisa: ........... IFZ.................

f Behean esaten den ehiza-barrutiaren aprobetxamendu eskubidearen titular den .........Udal/Kontzejuko alkate gisa:

Aditzera ematen du:

Departamentu horrek sustaturiko ehiza antolatzeko planak egiteko laguntza teknikorako dirulaguntzak emateko deialdiaren berri duela, 2001eko .........aren .......(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (. zk.) argitaratu baitzen, eskatzen diren baldintzak betetzen dituela eta aipatu deialdiaren oinarriak beren horietan onartzen dituela. Halaber, deklaratzen du ez duela jarduera berberarengatik bestelako laguntzarik jasotzen eta horren ondorioz, eskatu egiten du laguntza teknikoa ematea honetarako.

Ehiza Antolatzeko Plana egiteko ehiza-barruti honetan:

Ehiza-Barrutia. Matrikula: NA-.....

.......(e)n, 2001eko .......aren ....(e)an.

(eskatzailearen sinadura)

INGURUMEN ZUZENDARI NAGUSI JN/A.

Iragarkiaren kodea: A0108079