95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

IRAGARKIA, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuarena, Nafarroako Gobernuak FITUR 2002 ferian izanen duen standa diseinatu, muntatu eta desmuntatzeko lanak lehiaketa bidez kontratatzea onesten duena.

Modalitatea: lehiaketa.

Xedea: Nafarroako Gobernuak FITUR 2002 ferian izanen duen standa diseinatu, muntatu eta desmuntatzeko lanak kontratatzea.

Exekuzio epea: kontratua sinatu eta biharamunetik hasiko da eta muntatu eta desmuntatzeko ezarritako epeak errespetatu beharko dira.

Baldintza teknikoen eta klausula administratiboen plegua: Turismo Zerbitzuan jaso daiteke, "Fuerte del Príncipe" II. Eraikinean, Tomás Caballero parkea, 1, 4. solairua, 31005 Iruña.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausulen pleguan adierazten dena.

Aurkezteko tokia eta epea: Turismo Zerbitzuko Erregistroan (Tomás Caballero parkea, 1, 4. solairua, "Fuerte del Príncipe" II. Eraikina, 31005 Iruña), Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturaleko 14:30 baino lehen. Enpresa bakoitzak proposamen bat baino gehiago aurkez dezake.

Hala erabakiz gero, adjudikazio-hartzaileak beste hiru turismo feriatarako standak egin ahalko ditu 2002. urtean, prozedura negoziatuaren bitartez.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hogeita bostean.-Merkataritza eta Turismo zuzendari nagusia, Javier Taberna Aldaz.

Iragarkiaren kodea: A0107949