95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

2969/2001 EBAZPENA, uztailaren 20koa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, galkorrak ez diren gaien hornidura kontratatzeko espedientea onesten duena, lehiaketa irekiaren bidez esleitzeko.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak lizitaziorako dei egin du, haren menpeko zentroetarako galkorrak ez diren gaien hornidura kontratatzeko:

-Kontratuaren xedea: galkorrak ez diren gaien hornidura.

-Esleitzeko era: lehiaketa.

-Kontratuaren aurrekontua: 14.283.093 (hamalau milioi berrehun eta laurogeita hiru mila eta laurogeita hamahiru) pezeta (85.843,11 euro), BEZa barne.

-Kontratuaren iraupena: 2001eko urriaren 1etik abenduaren 31 arte.

-Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko erregistroan (González Tablas kalea, z.g., Iruña), lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 26 egun naturaleko epean.

Agindu teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Afera Ekonomikoen Atalean (Iruñeko González Tablas kalea, z.g.).

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hogeita lauan.-Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzailea, José María Jiménez Bolea.

Iragarkiaren kodea: a0108016