95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

741/2001 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Industri zuzendari nagusiak emana, Abartzuzan goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko baimena eman, dagokion proiektua onetsi eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzen duena.

Ikusirik Iberdrola D.E.S.A.U. enpresak egin duen eskakizuna, ondotik aipatzen diren ezaugarri nagusiak dituen linea elektriko baten instalazioa baimendu, proiektua onetsi eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzeko, bide zortasuna ezartzearren, eta linea elektrikoak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklara dadin:

a) Eskatzailea: Iberdrola D.E.S.A.U.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Abartzuza.

c) Instalazioaren xedea: horniduraren segurtasunaren eta kalitatearen bermea hobetzea.

d) Ezaugarri nagusiak: 13,2 kV-ko aireko deribazioa, "Lizarra-Urederra" linearen 51-37 euskarritik (1170 m). LA- 56, metalezkoak eta hormigoizkoak; bukaera Abartzuza-4 CMn, Zabalgo bidean, Abartzuzan.

e) Nongo materialak: nazionalak.

f) Aurrekontua: 6.054.400 pezeta.

Horretarako irekitako espedientean behar ziren erregelamenduzko tramiteak bete dira.

Horiek horrela, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariaren urriaren 14ko 572/1999 Foru Aginduaren bidez (99-10-25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 133. zk.) esleitu zaizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Aipatu instalazio elektrikoa jartzeko baimena ematea.

2. Zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52, 53 eta 54. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako.

3. Instalazioa egiteko aurkezturiko proiektua onestea eta 12 hilabeteko epea ematea lanak egiteko. Proiektua Iruñean datatua da, 2000ko urrian, Francisco Javier Pérez Salinas industri ingeniari teknikoak sinatua.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aitzina.

Ebazpen honen berri ematea Iberdrola D.E.S.A.U. enpresari (Orreaga etorbidea 7, Iruña 31002), Teléfonica, S.A. enpresari (La Olivako monast. kalea, 9-1.a, Iruña 31011) eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari (San Ignazio kalea, 3, Iruña 31002). Halaber, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita seian.-Industri zuzendari nagusia, Enrique Jiménez Goicoa.

Iragarkiaren kodea: a0106998