95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

172/2001 FORU DEKRETUA, ekainaren 25ekoa, Nazareth Yabar Martínez andrea, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Turismoko atalburu izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez aipatu Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko ekainaren hogeita bosteko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.$Nazareth Yabar Martínez andrea, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Turismoko atalburu izendatzea.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bostean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: A0107159