95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

171/2001 FORU DEKRETUA, ekainaren 25ekoa, Yolanda Marco Gallo andrea, berak eskatuta, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Turismo Ataleko burutzatik kentzea xedatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko ekainaren hogeita bosteko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Yolanda Marco Gallo andrea, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Turismo Ataleko burutzatik kentzea, berak hala eskatuta, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bostean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: A0107158