92. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

608/2001 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "N-232 errepidean bide-bikoizketa egitea: 1. tartea (Probintziako muga-Tuterako saihesbidearen hasiera) eta 2. tartea (Tuterako saihesbidearen bukaera-probintziako muga)" izeneko obren proiektua kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "N-232 errepidean bide- bikoizketa egitea: 1. tartea (Probintziako muga-Tuterako saihesbidearen hasiera) eta 2. tartea (Tuterako saihesbidearen bukaera-probintziako muga)" izeneko obren proiektua kontratatzeko.

-Kontratuaren xedea: "N-232 errepidean bide-bikoizketa egitea: 1. tartea (Probintziako muga-Tuterako saihesbidearen hasiera) eta 2. tartea (Tuterako saihesbidearen bukaera-probintziako muga)" izeneko obren proiektua kontratatzea.

-Esleitzeko modua: lehiaketa.

-Lizitazio prezioa: 50.000.000 pezeta (300.506,05 euro).

-Egiteko epea: 14 hilabete.

-2001eko uztailaren 17an igorri zen "Estatuko Aldizkari Ofizial"era.

-2001eko uztailaren 6an igorri zen "Europako Batasuneko Aldizkari Ofizial"era.

-Proposamenen aurkezpena: 2001eko abuztuaren 28ra arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan (San Ignazio etorbidea, 3, beheko solairua, Iruña).

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan ageri dena. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2001eko irailaren 7an, eguerdiko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Agindu teknikoen plegua eta administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura daude, azter dezaten, Proiektu, Teknologi eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren bostean.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duena, ........... J/A, adinez nagusia, ....... NAN, .......(e)ko ........... kaleko ..... zk.an bizi dena, bere izenean (edo ......... ordezkatuz), "N-232 errepidean bide-bikoizketa egitea: 1. tartea (Probintziako muga-Tuterako saihesbidearen hasiera) eta 2. tartea (Tuterako saihesbidearen bukaera-probintziako muga)" izeneko obren proiektua egiteko lanak lehiaketa bidez esleitzeko ..............(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (.... zk.) argitaratu iragarkiaren eta lizitazio hori arautzen duten proiektuaren eta klausula administratibo partikularren pleguen jakinaren gainean dago, eta hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei hertsiki segituz eta .......... pezetaren truke (letra eta zenbakitan).

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0107645