92. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

405/2001 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Osasun kontseilariak emana. Honen bidez aldatzen da 152/1998 Foru Agindua, urriaren 8koa, Osasun kontseilariak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta bertako lanpostuak, A mailako osasun langileenak (A.1. eta A.2. estamentuak) izan ezik, betetzeko prozeduretan aplikatuko diren merezimenduen baremoak ezartzen dituena.

Abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeak, Euskarari buruzkoak, xedatzen duena garatzeko, abenduaren 11ko 372/2000 Foru Dekretua eman zen, Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duena. 372/2000 Foru Dekretuaren 21.1. artikuluak Eremu euskaldunean lanpostuak eskuratzerakoan euskaraz jakiteari gehienez eman dakiokeen balorazioa aldatzen du, hori besteen artean baloratu beharreko merezimendu kualifikatua den kasuetan. Bestalde, arau horren 23.1 artikuluak Eremu mistoko lanpostuetarako gehieneko balorazioa zehazten du.

Horrenbestez, arau horietara egokitu beharrak dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko maila eta estamentuetan sartu eta lanpostuak betetzeko gaur dauden baremoak.

Halaber, eta esparru honetan errealitate sozialak ezartzen dituen kontratazio modalitateak hainbeste direnez, komeni da zehaztea eta horietara egokitzea emandako zerbitzuen balorazio arauak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta lanpostuak betetzeko baremoetako kontaketetarako.

Onetsi diren aldaketak Osasun Mahai Sektorialean aginduzko negoziazioen ondoren onetsi dira.

Horiek horrela, eman zaizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua:

1. bis) artikulu berri bat erantsi zaio urriaren 8an osasun kontseilariak emandako 152/1998 Foru Aginduari. Foru Agindu horrek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta bertako lanpostuak, A mailako osasun langileenak (A.1. eta A.2. estamentuak) izan ezik, betetzeko prozeduretan aplikatuko diren merezimenduen baremoak ezartzen ditu.

"1. artikulua bis). Foru Agindu honen eranskinek arautzen dituzten baremoetan jasotzen diren emandako zerbitzuak kontatzeko, honako arauei jarraituko zaie:

1.-Emandako zerbitzuak urte natural bateraino iristen ez direnean, proportzioan dagokien puntuazioa emanen zaie.

2.-Emandako zerbitzuak aldi batekoak direnean eta urte natural bateraino iristen ez badira, kontratuaren hasiera eta bukaera daten arabera dagokien puntuazioa emanen zaie. Zerbitzuak lanaldi partzialean eman badira, ateratzen den puntuazioari lanaldi murrizketaren portzentaje berdina aplikatuko zaio.

3.-Aurreko atalean xedatutakotik salbuesten dira bost eguneko edo gutxiagoko kontratuak; kasu horretan puntuazioa lanegun bakoitzari proportzioan dagokiona izanen da, eta lanegun bakoitzagatik 1,66 lanegun kontatuko da. Zerbitzuak lanaldi partzialean eman badira, zazpi orduko modulu bakoitza hartuko da lan eguntzat.

4.-Guardia-zerbitzuak egiteko kontratuen kasuan, hilabete bati dagokion puntuazioa emanen da 150 guardia-orduko modulu bakoitzeko, bai lantokian bertan bai lantokiz kanpo eginak direnean, edo proportzioan dagokion puntuazioa, ordu kopurua modulu horretaraino iristen ez denean. Kontratazio aldia urte natural osokoa bada, puntuazioa ezin izanen da handiagoa urte natural bakoitzean zerbitzu urte bakoitzeko ezarritakoa baino. Kontratazio denbora ez bada iristen urte naturaleraino, kontratazio aldia hartuko da erreferentzia gisa, betiere puntuazioa ezin izanen delarik kontratuaren hasieratik bukaera dataraino kontatuz proportzioan dagokiona baino handiagoa.

5.-Aldi berean lanaldi osoko edo partzialeko zerbitzu ematea eta guardiak egitea epealdi berean gertatzen bada, aurreko ataletan adierazitako arau berberak aplikatuko dira, betiere ezarritako puntuazio mugak gainditu gabe, kasuan kasuan, urte naturala, kontratu epealdia edo lan eguna oinarri harturik. Horretarako, lanaldi partzialean emandako zerbitzuak epealdi berean egindako guardia-orduei erantsiko zaizkie, honako irizpide hauei jarraituz:

-4. arauan ezarritako 150 orduko modulua kontatzeko guardia-orduei kontratazio epealdiari dagozkion lanaldi partzialeko orduak erantsiko zaizkie.

-Bost egun edo gutxiagoko lanaldi partzialeko kontratuen kasuan, lan egunak kontatzeko, zazpi orduko modulua lan egun bat kontsideratuz, guardia-orduak eta lanaldi partzialeko orduak batuko dira, betiere ateratzen den egun kopurua kontratu egunen kopuru osoa baino handiagoa ezin izanen delarik."

2. artikulua.

1. Urriaren 8an Osasun kontseilariak emandako 151/1998 Foru Aginduaren I. eranskinean lekualdatze lehiaketetarako deialdietarako onetsitako baremoaren 2. atala aldatzen da. Foru Agindu horrek Osasun kontseilariak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta bertako lanpostuak, A mailako osasun langileenak (A.1. eta A.2. estamentuak) izan ezik, betetzeko prozeduretan aplikatuko diren merezimenduen baremoak ezartzen ditu. Hemendik aurrera honako idazketa izanen du:

"2. atala. Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak. Honakoak baloratuko dira:

Atal honetan aipatu merezimenduak baloratuko dira lehian dagoen lanpostuarekin zerikusia baldin badute eta beti ere titulazioa edo prestakuntza ekintzak, lanak edo argitalpenak deialdia argitaratu baino lehenago lortu edo egin baldin badira.

1.-Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateko zentroek antolatu edo kreditatutako prestakuntza ekintzetan ikasle gisa parte hartzea: kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu), 0,1 puntu. Ikastaroa laburragoa izan bada puntuazio hori proportzioz kalkulatuko da. Aurkezten den ziurtagirian eskola-ordu kopurua adierazten ez bada, kreditu batekoak bailiran puntuatuko dira eta ikasturte osokoak izan direla adierazten bada, 12 kreditukoak bailiran. Gehienez ere 15 puntu bildu ahalko dira.

Prestakuntza ikastaro gisa baloratuko dira, ordea, antolatzailearen aldetik beharkizunak bete ez arren, Administrazioaren aginduz burutu edo hark homologatutakoak, espreski barne hartzen direlarik horien artean "Administrazio Publikoen Etengabeko Prestakuntzako Akordioak" izenpean sindikatuek antolatutakoak.

Ez dira prestakuntzako merezimendutzat hartuko deialdiaren xede den lanpostuan aritzeko gaikuntzarik ematen ez duten titulazio ofizialak.

2.-Biltzar edo jardunaldietan ponentzia edo komunikazioak aurkeztea: nazioartekoak badira, 0,4 puntu, nazionalak badira 0,2 puntu eta eskualde edo tokikoak 0,1 puntu. Gehienez ere, 2 puntu emanen dira.

3.-Administrazio edo Erakunde Publikoen beka edo saria jaso duten ikerlan zientifikoak: 0,75 puntu nazioartekoak badira, 0,5 puntu nazionalak badira eta 0,2 puntu autonomikoak badira, gehienez ere 2 puntu.

4.-Aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: lehenengo hiru sinatzaileek 0,2­4 puntu, gainerakoek 0,10 puntu. Gehienez ere, 2 puntu emanen dira.

5.-Sektore publikoan egindako prestakuntza ekintzetan antolatzaile edo irakasle gisa parte hartzea: kreditu akademiko edo balio berekoa den bakoitzeko (10 ordu), 0,2 puntu, edo proportzioan iraupenaren arabera dagokiona. Gehienez ere, puntu 1. Iraupenik adierazten ez duten ziurtagiriak bi ordukotzat hartuko dira.

6.-Europar Batasuneko erabilera ofizialeko hizkuntzen artetik, frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki frogatuz gero: 4,85 puntu hizkuntza bakoitzeko."

2. Aldatu egin da urriaren 8an Osasun kontseilariak emandako 151/1998 Foru Aginduaren I. eranskinean lekualdatze lehiaketetarako deialdeietako 3. atalean onetsitako baremoa. Foru Agindu horrek Osasun kontseilariak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta bertako lanpostuak, A mailako osasun langileenak (A.1. eta A.2. estamentuak) izan ezik, betetzeko prozeduretan aplikatuko diren merezimenduen baremoak ezartzen ditu, eta hemendik aurrera idazketa hau izanen du:

"3. atala. Euskaraz jakitearen balorazioa:

1.-Eremu euskalduneko lanpostuetarako, euskaraz jakitea beste batzuen arteko merezimendu kualifikatu gisa baloratu behar denean, balorazio hori ez da izanen frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteari ematen zaion puntuazioa baino % 10 gehiago.

2.-Eremu mistoan euskaraz jakitearen balorazioa, horrela kontsideratzen denean, ez da inoiz izanen frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteari ematen zaion puntuazioa baino % 5 gehiago."

3. artikulua:

1. Aldatu egin da urriaren 8an Osasun kontseilariak emandako 152/1998 Foru Aginduko II. eranskineko baremoko 1. ataleko azken aurreko lerrokada. Foru Agindu horrek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta bertako lanpostuak, A mailako osasun langileenak (A.1. eta A.2. estamentuak) izan ezik, betetzeko prozeduretan aplikatuko diren merezimenduen baremoak ezartzen ditu. Eta idazketa hau izanen du hemendik aurrera:

"Lehen atal honengatik guztira 17 puntu lor daitezke gehienez ere."

2. Aldatu egin da urriaren 8an Osasun kontseilariak emandako 152/1998 Foru Aginduko II. eranskineko baremoko 2. atala. Foru Agindu horrek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta bertako lanpostuak, A mailako osasun langileenak (A.1. eta A.2. estamentuak) izan ezik, betetzeko prozeduretan aplikatuko diren merezimenduen baremoak ezartzen ditu. Eta idazketa hau izanen du hemendik aurrera:

"2. atala. Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak.

Atal honetan jasotzen diren merezimenduak lehiaketako lanpostuarekin loturik baldin badaude baloratuko dira:

1.-Erakunde edo zentro publiko eta unibertsitateek antolatu edo kreditaturiko prestakuntza ikastaroetan ikasle gisa parte hartzea: ikasketa kreditu edo balio bereko bakoitzeko (10 ikastordu) 0,1 puntu, gehienez ere 8 punturaino, zatiak proportzioan kontatuz. Ordu kopururik adierazten ez duten ziurtagiriei kreditu 1en balioa emanen zaie, eta ikasturte bateko iraupena adierazten dutenei 12 kreditukoa.

Prestakuntza ikastaro gisa baloratuko dira, halaber, antolatzailearen aldetik beharkizunak bete ez arren, Administrazioaren aginduz burutu edo hark homologatutakoak, espreski barne hartzen direlarik horien artean "Administrazio Publikoen Etengabeko Prestakuntzarako Akordioak" izenpean sindikatuek antolatutakoak.

2.-Biltzar edo jardunaldietako txosten edo komunikazio onartuak: 0,4 puntu nazioartekoa bada, 0,3 nazionala bada eta 0,2 eskualde edo tokikoa bada, gehienez ere 1,5 puntu bitarte.

3.-Administrazio edo erakunde publikoek bekaz lagundu edo saritutako ikerketa zientifikoko lanak: 0,75 puntu nazioartekoak badira, 0,5 puntu nazionalak badira eta 0,2 puntu erkidegoetakoak badira, gehienez ere 2 puntu bitarte.

4.-Aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: lehen hiru sinatzaileek 0,2 puntu eta gainerakoek 0,05 puntu, gehienez ere 2 puntu bitarte.

5.-Bekak edo prestakuntza egonaldiak: 0,1 puntu hilabeteko egonaldiko, gehienez ere puntu 1.

6.-Sektore publikoan edo unibertsitatean prestakuntza ekintzak antolatzea edota irakasle gisa parte hartzea: ikasketa kreditu edo balio bereko bakoitzeko (10 ordu) 0,2 puntu, eta zatiak proportzioan kalkulatuz, gehienez ere 3 puntu bitarte. Iraupenik adierazten ez duten ziurtagiriei bi orduko balioa emanen zaie.

7.-Europar Batasuneko erabilera ofizialeko hizkuntzen artetik, frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik: 1,6 puntu hizkuntza bakoitzeko.

Bateragarria da 2 eta 4 azpiatalei emandako puntuazioa, lan edo ikerketa bera edo antzekoa gaitzat dutenean.

Deialdiaren xede den lanpostuan aritzeko gaikuntzarik ematen ez duten titulazio ofizialak ez dira merezimendutzat hartuko.

Atal honengatik eman daitekeen gehienezko puntuazioa 19,8 puntu dira."

3. Aldatu egin da urriaren 8an Osasun kontseilariak emandako 152/1998 Foru Aginduko II. eranskineko baremoko 3. atala. Foru Agindu horrek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta bertako lanpostuak, A mailako osasun langileenak (A.1. eta A.2. estamentuak) izan ezik, betetzeko prozeduretan aplikatuko diren merezimenduen baremoak ezartzen ditu. Eta idazketa hau izanen du hemendik aurrera:

"3. atala Euskaraz jakitearen balorazioa:

1.-Eremu euskalduneko lanpostuak eskuratzeko, euskaraz jakitea beste batzuen artean baloratu beharreko merezimendu kualifikatua denean, balorazio hori ez da inoiz izanen frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteari ematen zaion puntuazioa baino % 10 gehiago.

2.-Eremu mistoan euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratzen denean, balorazio hori ez da inoiz izanen frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteari ematen zaion puntuazioa baino % 5 gehiago."

4. Kendu egin da urriaren 8an Osasun kontseilariak emandako 152/1998 Foru Aginduko II. eranskineko baremoko 4. atala. Foru Agindu horrek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta bertako lanpostuak, A mailako osasun langileenak (A.1. eta A.2. estamentuak) izan ezik, betetzeko prozeduretan aplikatuko diren merezimenduen baremoak ezartzen ditu. Eta idazketa hau izanen du hemendik aurrera.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren bostean.-Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto.

Iragarkiaren kodea: A0107334