92. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzaileak: Vicente Domínguez Guendulain, Funeskoa (Nafarroa), La Paz kalean, 20.ean bizi dena. Jarduera: behiendako nabe-estalpea, Villafrancako jurisdikzioan (establezimendua eta legeztatzea). Tokia: Villafrancako jurisdikzioa (Nafarroa), "Corraliza de Iracheta" dermioa, Villafrancako 5. poligonoko 87. lurzatia.

Villafrancan, bi mila eta bateko ekainaren hogeita zortzian. Alkatea, Julián León Merino.

Iragarkiaren kodea: A0107278