92. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

404/2001 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Osasun kontseilariak emana. Honen bidez aldatzen da Osasun kontseilariak 1998ko urriaren 8an emandako 151/1998 Foru Agindua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta bertako A mailako osasun langileen lanpostuak (A.1 eta A.2 estamentuak) betetzeko prozedurak arautu eta horrelakoetan aplikatu beharreko baremoak finkatzen dituena.

Abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeak, Euskarari buruzkoak, xedatzen duena garatzeko, abenduaren 11ko 372/2000 Foru Dekretua eman zen, Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duena. 372/2000 Foru Dekretuaren 21.1. artikuluak Eremu euskaldunean lanpostuak eskuratzerakoan euskaraz jakiteari gehienez eman dakiokeen balorazioa aldatzen du, hori besteen artean baloratu beharreko merezimendu kualifikatua den kasuetan. Bestalde, arau horren 23.1 artikuluak Eremu mistoko lanpostuetarako gehieneko balorazioa zehazten du.

Horrenbestez, arau horietara egokitu beharrak dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko maila eta estamentuetan sartu eta lanpostuak betetzeko gaur dauden baremoak.

Halaber, eta esparru honetan errealitate sozialak ezartzen dituen kontratazio modalitateak hainbeste direnez, komeni da zehaztea eta horietara egokitzea emandako zerbitzuen balorazio arauak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta lanpostuak betetzeko baremoetako kontaketetarako.

Onetsi diren aldaketak Osasun Mahai Sektorialean aginduzko negoziazioen ondoren onetsi dira.

Horiek horrela, eman zaizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua:

Urriaren 8ko 151/1998 Foru Aginduari 9. artikulu bat erantsi zaio. Foru Agindu horrek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta bertako A mailako osasun langileen lanpostuak (A.1 eta A.2 estamentuak) betetzeko prozedurak arautu eta horrelakoetan aplikatu beharreko baremoak finkatzen ditu. Eta honako idazketa izanen du:

"9. artikulua Foru Agindu honen eranskinetan jasotzen diren emandako zerbitzuak kontatzeko arau hauei jarraituko zaie:

1.-Emandako zerbitzuak urte natural bateraino iristen ez direnean, proportzioan dagokien puntuazioa emanen zaie.

2.-Emandako zerbitzuak aldi batekoak direnean eta urte natural bateraino iristen ez badira, kontratuaren hasiera eta bukaera daten arabera dagokien puntuazioa emanen zaie. Zerbitzuak lanaldi partzialean eman badira, ateratzen den puntuazioari lanaldi murrizketaren portzentaje berdina aplikatuko zaio.

3.-Aurreko idatz-zatian xedatutakotik salbuesten dira bost eguneko edo gutxiagoko kontratuak; kasu horretan puntuazioa lanegun bakoitzari proportzioan dagokiona izanen da, eta lanegun bakoitzagatik 1,66 lanegun kontatuko da. Zerbitzuak lanaldi partzialean eman badira, zazpi orduko modulu bakoitza hartuko da laneguntzat.

4.-Guardia-zerbitzuak egiteko kontratuen kasuan, hilabete bati dagokion puntuazioa emanen da 150 guardia-orduko modulu bakoitzeko, bai lantokian bertan bai lantokiz kanpo eginak direnean, edo proportzioan dagokion puntuazioa, ordu kopurua modulu horretaraino iristen ez denean. Kontratazio aldia urte natural osokoa bada, puntuazioa ezin izanen da handiagoa urte natural bakoitzean zerbitzu urte bakoitzeko ezarritakoa baino. Kontratazio denbora ez bada iristen urte naturaleraino, kontratazio aldia hartuko da erreferentzia gisa, betiere puntuazioa ezin izanen delarik kontratuaren hasieratik bukaera dataraino kontatuz proportzioan dagokiona baino handiagoa.

5.-Aldi berean lanaldi osoko edo partzialeko zerbitzu ematea eta guardiak egitea epealdi berean gertatzen bada, aurreko idatz-zatietan adierazitako arau berberak aplikatuko dira, betiere ezarritako puntuazio mugak gainditu gabe, kasuan kasuan, urte naturala, kontratu epealdia edo laneguna oinarri harturik. Horretarako, lanaldi partzialean emandako zerbitzuak epealdi berean egindako guardia-orduei erantsiko zaizkie, honako irizpide hauei jarraituz:

-4. arauan ezarritako 150 orduko modulua kontatzeko, guardia-orduei kontratazio epealdiari dagozkion lanaldi partzialeko orduak erantsiko zaizkie.

-Bost egun edo gutxiagoko lanaldi partzialeko kontratuen kasuan, lanegunak kontatzeko, zazpi orduko modulua lanegun bat kontsideratuz, guardia-orduak eta lanaldi partzialeko orduak batuko dira, betiere ateratzen den egun kopurua kontratu egunen kopuru osoa baino handiagoa ezin izanen delarik."

2. artikulua.

1. Aldatu egin da urriaren 8an Osasun kontseilariak emandako 151/1998 Foru Aginduaren A mailako (A.1 eta A.2 estamentuak) osasun langileen lekualdatze lehiaketetarako deialdietako I. eranskineko baremoko 2. atala. Foru Agindu horrek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta bertako A mailako osasun langileen lanpostuak (A.1 eta A.2 estamentuak) betetzeko prozedurak arautu eta horrelakoetan aplikatu beharreko baremoak finkatzen ditu. Eta hemendik aurrera idazketa hau izanen du:

"2. atala.-Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak.

Merezimendu hauek baloratuko dira, lortu nahi den lanpostuarekin zerikusia baldin badute eta lekualdatze-lehiaketan parte hartzean duen azken lanpostuan aritu bitartean eginak baldin badira, 2.1. idatz-zatikoak (curriculuma) izan ezik, horientzat ez baita kontuan hartuko denbora-muga hori. Destinoa lekualdatze bidez lortu baldin badu, lekualdatze horrexen deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen egunetik aurrera lortutako merezimenduak baloratu ahalko dira atal honetan.

1.-Curriculuma.

-Lizentziatura graduan bikain edo sari berezia edo ikerketarako nahikotasuna: 2 puntu.

-Doktore gradua (cum laude, 2 puntu gehiago): 6 puntu.

2.-Erakunde edo zentro publikoek edo unibertsitateetako zentroek antolatu edo kreditatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ordu), 0,puntu 1. Ordu kopururik zehazten ez duten ziurtagiriei kreditu bati dagokion puntuazioa emanen zaie eta ikasturte osokoei, berriz, 12 kredituri dagokiena. Gehienez ere 10 puntu.

Prestakuntza ikastaro gisa baloratuko dira, halaber, antolatzailearen aldetik beharkizunak bete ez arren, Administrazioaren aginduz burutu edo hark homologatutakoak, espreski barne hartzen direlarik horien artean "Administrazio Publikoen Etengabeko Prestakuntzarako Akordioak" izenpean sindikatuek antolatutakoak.

BME espezialitatearen programaren barruko irakaskuntza orduak ez dira baloratuko, ez eta, OOLTko sendagileei dagokienez, 264/1989 Errege Dekretuak ezarritako hobekuntza ikastarokoak ere, eta uztailaren 31ko 1753/1998 Errege Dekretuak eskaturiko prestakuntza osagarriko orduak ere ez.

3.-Biltzar edo jardunaldietan aurkezturiko ponentzia edo komunikazioak.

-Nazioartekoa. Lehenbiziko hiru sinatzaleak: 0,40. Atzerago: 0,10.

-Nazionala. Lehenbiziko hiru sinatzaleak: 0,20. Atzerago: 0,050.

-Autonomikoa. Lehenbiziko hiru sinatzaleak: 0,10. Atzerago: 0,025.

Gehienez ere 10 puntu.

4.-Administrazio edo erakunde publikoen beka edo saria jaso duten lan zientifiko edo ikerlanak: nazioartekoak badira 2 puntu, nazionalak edo autonomikoak badira, puntu 1. Gehienez ere, 10 puntu.

5.-Aldizkari espezializatuetan argitaraturiko lanak: lehenbiziko hiru sinatzaileen artean bada, 0,4 puntu, eta horien atzetik bada, 0,10 puntu. Gehienez ere, 10 puntu.

6.-Sektore publikoan egindako prestakuntza ekintzetan irakasle gisa parte hartzea: 10 ordu edo kreditu akademiko bakoitzeko, 0,2 puntu. Gehienez ere, 4 puntu.

7.-Prestakuntza egonaldiak: hilabete bakoitzeko, 0,puntu 1. Gehienez ere, 2 puntu.

8.-Sektore publikoan edo unibertsitateetan, ikastaro eta biltzarrak antolatzea: nazioartekoak badira, 0,puntu 1; nazionalak badira, 0,05 puntu; autonomikoak badira, 0,025 puntu. Gehienez ere puntu 1.

9.-Liburu argitalpenak eta kolaborazioak: egile nagusia bada, 0,4 puntu; kolaboratzailea bada, 0,2 puntu. Gehienez ere, 2 puntu.

10.-Europar Batasunean erabilera ofizialekoen artetik, frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki frogatuz gero: 5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

Ikerketa lan beraren komunikazio, ponentzia eta argitalpena bateragarriak izanen dira.

Deialdiaren xede den lanpostuan aritzeko gaikuntzarik ematen ez duten titulazio ofizialak ez dira merezimendutzat hartuko.

Atal honengatik eman daitekeen gehienezko puntuazioa 60 puntu dira."

2. Urriaren 8an Osasun kontseilariak emandako 151/1998 Foru Aginduaren I. eranskinean A mailako osasun langileentzako (A.1 eta A.2 estamentuak) lekualdatze lehiaketetarako deialdietako onetsitako baremoko 3. atala aldatzen da. Foru Agindu horrek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta bertako A mailako osasun langileen lanpostuak (A.1 eta A.2 estamentuak) betetzeko prozedurak arautu eta horrelakoetan aplikatu beharreko baremoak finkatzen ditu. Eta honela idatzirik geratzen da:

"3. atala. Euskaraz jakitearen puntuazioa.

1. Eremu euskalduneko lanpostuetarako, euskaraz jakitea beste batzuen arteko merezimendu kualifikatu gisa baloratu behar denean, balorazio hori ez da izanen frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteari ematen zaion puntuazioa baino % 10 gehiago.

2. Halaber, Eremu mistoan euskaraz jakitearen balorazioa, horrela kontsideratzen denean, ez da inoiz izanen frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteari ematen zaion puntuazioa baino % 5 gehiago."

3. artikulua:

1. A mailako osasun langileen (A.1 eta A.2 estamentuak) lekualdatze lehiaketetarako deialdien baremoko 1. atalari 7. Azpiatal berri bat erantsi zaio. Baremo hori, A mailako (A.1 eta A.2 estamentuak) osasun langileen lanpostuetara sartu eta lanpostuak betetzeko prozedurak arautu eta horretarako baremo aplikagarriak ezartzeko, Osasun kontseilariak urriaren 8an emandako 151/1998 Foru Aginduaren II. Eranskinean onetsi zuen, eta hemendik aurrera idazketa hau izanen du:

"7. Lehiaketaren kategoria berean enpresa pribatuan, Gizarte Segurantzan besteren konturako lanean alta eta kotizazioa izanik emandako zerbitzuak: 0,47 puntu urte bakoitzeko".

2. Aldatu egin da Osasun kontseilariak urriaren 8an emandako 151/1998 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako baremoko 1. ataleko azken lerrokada. Foru Agindu hori A mailako osasun langileen oposizio-lehiaketetan (A.1 eta A.2 estamentuak), bai txanda irekikoetan, bai igoera txandakoetan, OOLTko medikuen lanpostuetarako izan ezik (Famili medikuak) lanpostuetara sartu eta lanpostuak betetzeko prozedurak arautu eta horretarako baremo aplikagarriak ezartzeko eman zen, eta hemendik aurrera idazketa hau izanen du:

"Atal honengatik guztira ezin daitezke eman 17 puntu baino gehiago."

3. Aldatu egin da Osasun kontseilariak urriaren 8an emandako 151/1998 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako baremoko 2. atala. Baremo hori, A mailako (A.1 eta A.2 estamentuak) osasun langileen lanpostuetara sartu eta lanpostuak betetzeko prozedurak arautu eta horretarako baremo aplikagarriak ezartzeko, Osasun kontseilariak urriaren 8an emandako 151/1998 Foru Aginduaren II. Eranskinean onetsi zuen, eta hemendik aurrera idazketa hau izanen du:

"2. atala.-Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak.

Lortu nahi den lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak baino ez dira baloratuko:

1.-Prestakuntza unibertsitarioa:

1.1.-Lizentziatura graduan bikain edo sari berezia, edo Ikerketarako Nahikotasuna: puntu 1.

1.2.-Doktore gradua: 2,5 puntu (cum laude, 0,5 puntu gehiago).

2.-Prestakuntza espezializatua:

Egoiliarrentzako ikastaldi osoa egina izatea, BME programa nazionalaren bidez edo graduatuondokoentzako irakaskuntza programa aitortua duen zentro batean: 5 puntu.

3.-Erakunde edo zentro publikoek edo unibertsitateetako zentroek antolatu edo kreditatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ordu), 0,025 puntu. Ordu kopururik zehazten ez duten ziurtagiriei kreditu bati dagokion puntuazioa emanen zaie eta ikasturte osokoei 12 kredituri dagokiena. Gehienez ere 2,5 puntu.

Prestakuntza ikastaro gisa baloratuko dira, halaber, antolatzailearen aldetik beharkizunak bete ez arren, Administrazioaren aginduz burutu edo hark homologatutakoak, espreski barne hartzen direlarik horien artean "Administrazio Publikoen Etengabeko Prestakuntzarako Akordioak" izenpean sindikatuek antolatutakoak.

Atal honetan ez dira kontatuko BME espezialitatearen programaren barruan egindako orduak.

4.-Biltzar edo jardunaldietan aurkezturiko ponentzia edo komunikazioak.

-Nazioartekoa. Lehenbiziko hiru sinatzaleak: 0,2. Atzerago: 0,0500.

-Nazionala. Lehenbiziko hiru sinatzaleak: 0,1. Atzerago: 0,0250.

-Autonomikoa. Lehenbiziko hiru sinatzaleak: 0,05. Atzerago: 0,0125.

Gehienez ere 4 puntu.

5.-Administrazio edo erakunde publikoen beka edo saria jaso duten lan zientifiko edo ikerlanak: nazioartekoak badira 2 puntu, nazionalak edo autonomikoak badira, puntu 1. Gehienez ere, 3,5 puntu.

6.-Aldizkari espezializatuetan argitaraturiko lanak: lehenbiziko hiru sinatzaileen artean bada, 0,2 puntu, eta horien atzetik bada, 0,05 puntu. Gehienez ere, 3 puntu.

7.-Liburuen argitalpenak eta kolaborazioak: egile nagusia bada, 0,4 puntu; kolaboratzailea bada, 0,2 puntu. Gehienez ere, 2 puntu.

8.-Europar Batasuneko erabilera ofizialeko hizkuntzeen artetik, frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki frogatuz gero: 1,6 puntu hizkuntza bakoitzeko.

9.-Sektore publikoan edo unibertsitatean prestakuntza ekintzetan irakasle gisa parte hartzea: ikasketa kreditu edo balio bereko bakoitzeko (10 ordu) 0,3 puntu, gehienez ere 3 puntu bitarte.

10.-Bekak edo prestakuntza egonaldiak: 0,2 puntu hilabeteko egonaldiko, gehienez ere 2 puntu.

11.-Sektore publikoan ofizialki eratutako kontsulta edo aholkularitza organo zientifiko-teknikoetan parte hartzea, urte batez gutxienez: 0,2 puntu urteko. Gehienez ere, 2 puntu.

Bateragarriak izanen dira ikerlan baten komunikazio edo ponentziarengatik eta lan horien argitalpenarengatik ematen diren puntuazioak.

Deialdiaren xede den lanpostuan aritzeko gaikuntzarik ematen ez duten titulazio ofizialak ez dira meritutzat hartuko.

Atal honengatik guztira ezin daitezke eman 19,8 puntu baino gehiago."

4.-Aldatu egin da Osasun kontseilariak urriaren 8an emandako 151/1998 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako baremoko 3. atala. lehiaketetarako deialdien baremoko 2. atala. Baremo hori, A mailako (A.1 eta A.2 estamentuak) osasun langileen lanpostuetara sartu eta lanpostuak betetzeko prozedurak arautu eta horretarako baremo aplikagarriak ezartzeko, Osasun kontseilariak urriaren 8an emandako 151/1998 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsi zen, eta hemendik aurrera idazketa hau izanen du:

".Euskaraz jakitearen balorazioa.

1. Eremu euskalduneko lanpostuak eskuratzeko, euskaraz jakitea beste batzuen artean baloratu beharreko merezimendu kualifikatua denean, balorazio hori ez da inoiz izanen frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteari ematen zzion puntuazioa baino % 10 gehiago.

2. Eremu mistoan euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratzen denean, balorazio hori ez da inoiz izanen frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteari ematen zaion puntuazioa baino % 5 gehiago."

5.-Kendu egin da Osasun kontseilariak urriaren 8an emandako 151/1998 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako baremoko 4. atala. Baremo hori, A mailako (A.1 eta A.2 estamentuak) osasun langileen lanpostuetara sartu eta lanpostuak betetzeko prozedurak arautu eta horretarako baremo aplikagarriak ezartzeko, Osasun kontseilariak urriaren 8an emandako 151/1998 Foru Aginduaren II. Eranskinean onetsi zen, eta hemendik aurrera idazketa hau izanen du:

4. artikulua

"1. -7. azpiatal bat erantsi zaio A mailako OOLTeko medikuen (famili medikuen) oposizio-lehiaketetarako, bai txanda irekikoetarako, bai igoera txandakoetarako deialdien baremoko 1. atalari. Baremo hori, A mailako (A.1 eta A.2 estamentuak) osasun langileen lanpostuetara sartu eta lanpostuak betetzeko prozedurak arautu eta horretarako baremo aplikagarriak ezartzeko, Osasun kontseilariak urriaren 8an emandako 151/1998 Foru Aginduaren III. eranskinean onetsi zen, eta hemendik aurrera idazketa hau izanen du:

"7. Lehiaketaren kategoria berean enpresa pribatuan, Gizarte Segurantzan besteren konturako lanean alta eta kotizazioa izanik emandako zerbitzuak: 0,47 puntu urte bakoitzeko".

2. Aldatu egin da A mailako OOLTeko medikuen (famili medikuen) oposizio-lehiaketetarako, bai txanda irekikoetarako, bai igoera txandakoetarako, deialdien baremoko 1. ataleko azken lerrokada. Baremo hori, A mailako (A.1 eta A.2 estamentuak) osasun langileen lanpostuetara sartu eta lanpostuak betetzeko prozedurak arautu eta horretarako baremo aplikagarriak ezartzeko, Osasun kontseilariak urriaren 8an emandako 151/1998 Foru Aginduaren III. eranskinean onetsi zen, eta hemendik aurrera idazketa hau izanen du:

"Atal honengatik guztira ezin daitezke eman 17 puntu baino gehiago."

3. Aldatu egin da A mailako OOLTeko medikuen (famili medikuen) oposizio-lehiaketetarako, bai txanda irekikoetarako, bai igoera txandakoetarako, deialdien baremoko 2. atala. Baremo hori, A mailako (A.1 eta A.2 estamentuak) osasun langileen lanpostuetara sartu eta lanpostuak betetzeko prozedurak arautu eta horretarako baremo aplikagarriak ezartzeko, Osasun kontseilariak urriaren 8an emandako 151/1998 Foru Aginduaren III. Eranskinean onetsi zen, eta hemendik aurrera idazketa hau izanen du:

"2. atala.-Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak.

Lortu nahi den lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak baino ez dira baloratuko:

1.-Prestakuntza unibertsitarioa:

1.1.-Lizentziatura graduan bikain edo sari berezia, edo Ikerketarako Nahikotasuna: puntu 1.

1.2.-Doktore gradua: 2,5 puntu (cum laude, 0,5 puntu gehiago).

2.-Prestakuntza espezializatua:

2.1.-Egoiliarrentzako ikastaldi osoa egina izatea, BME programa nazionalaren bidez edo graduatuondokoentzako irakaskuntza programa aitortua duen zentro batean:

-Egonaldia familia eta komunitatearen medikuntza espezialitatean egin bada: 8 puntu.

-Egonaldia barne medikuntza espezialitatean egin bada: 3,5 puntu.

-Egonaldia beste espezialitate batekoa bada: puntu 1 espezialitate bakoitzeko. Gehienez ere, 2 puntu.

2.2.-BME programan lanpostua eskuratzeko deialdia gainditu baina espezialistentzako prestakuntzaldi osoa egin ez duten izangaiak. Egoiliar gisa emandako urte oso bakoitzeko:

-Egonaldia familia eta komunitatearen medikuntza espezialitatekoa bada: puntu 1.

-Egonaldia barne medikuntza espezialitatekoa bada: 0,5 puntu.

-Egonaldia beste espezialitate batekoa bada: 0,2 puntu.

2.3.-Familia eta komunitatearen medikuntza espezializatuko hobekuntzarako ikastaroa gainditua izatea 264/1989 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera, edo, titulu hori eskuratzeko 1753/1998 Errege Dekretuan ezarritako prozedura berezia gainditua izatea: 3 puntu.

3.-Erakunde edo zentro publikoek edo unibertsitateetako zentroek antolatu edo kreditatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ordu), 0,025 puntu. Ordu kopururik zehazten ez duten ziurtagiriei kreditu bati dagokion puntuazioa emanen zaie eta ikasturte osokoei 12 kredituri dagokiena. Gehienez ere 2,5 puntu.

Prestakuntza ikastaro gisa baloratuko dira, halaber, antolatzailearen aldetik beharkizunak bete ez arren, Administrazioaren aginduz burutu edo hark homologatutakoak, espreski barne hartzen direlarik horien artean "Administrazio Publikoen Etengabeko Prestakuntzarako Akordioak" izenpean sindikatuek antolatutakoak.

Atal honetan ez dira kontatuko hobekuntza ikastaroko irakaskuntza orduak, ez 2.3 idatz-zatiko sarbide bereziko prozedurako prestakuntza osagarriko orduak, ez eta BME espezialitatearen programaren barruko irakaskuntza orduak ere.

4.-Biltzar edo jardunaldietan aurkezturiko ponentzia edo komunikazioak.

-Nazioartekoa. Lehenbiziko hiru sinatzaleak: 0,2. Atzerago: 0,0500.

-Nazionala. Lehenbiziko hiru sinatzaleak: 0,1. Atzerago: 0,0250.

-Autonomikoa. Lehenbiziko hiru sinatzaleak: 0,05. Atzerago: 0,0125.

Gehienez ere 4 puntu.

5.-Administrazio edo erakunde publikoen beka edo saria jaso duten lan zientifiko edo ikerlanak: nazioartekoak badira 2 puntu, nazionalak edo autonomikoak badira, puntu 1. Gehienez ere, 3,5 puntu.

6.-Aldizkari espezializatuetan argitaraturiko lanak: lehenbiziko hiru sinatzaileen artean bada, 0,2 puntu, eta horien atzetik bada, 0,05 puntu. Gehienez ere, 3 puntu.

7.-Liburuen argitalpenak eta kolaborazioak: egile nagusia bada, 0,4 puntu; kolaboratzailea bada, 0,2 puntu. Gehienez ere, 2 puntu.

8.-Europar Batasunean erabilera ofizialekoen artetik, frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki frogatuz gero: 1,6 puntu hizkuntza bakoitzeko.

9.-Sektore publikoan edo unibertsitatean prestakuntza ekintzetan irakasle gisa parte hartzea: ikasketa kreditu edo balio bereko bakoitzeko (10 ordu) 0,3 puntu, gehienez ere 3 puntu bitarte.

10.-Bekak edo prestakuntza egonaldiak: 0,2 puntu hilabeteko egonaldiko, gehienez ere 2 puntu.

11.-Oinarrizko Osasun Laguntzaren arloan Sektore publikoan ofizialki eratutako kontsulta edo aholkularitza organo zientifiko-teknikoetan parte hartzea, urte batez gutxienez: 0,2 puntu urteko. Gehienez ere, 2 puntu.

Bateragarriak izanen dira ikerlan baten komunikazio edo ponentziarengatik eta lan horien argitalpenarengatik ematen diren puntuazioak.

Deialdiaren xede den lanpostuan aritzeko gaikuntzarik ematen ez duten titulazio ofizialak ez dira meritutzat hartuko.

Atal honengatik guztira ezin daitezke eman 19,8 puntu baino gehiago."

4. Aldatu egin da Osasun kontseilariak urriaren 8an emandako 151/1998 Foru Aginduaren III. eranskineko 3. atala. Foru agindu hori A mailako (A.1 eta A.2 estamentuak) osasun langileen lanpostuetara sartu eta lanpostuak betetzeko prozedurak arautu eta horretarako baremo aplikagarriak ezartzeko onetsi zen, eta hemendik aurrera idazketa hau izanen du:

"3. atala Euskaraz jakitearen balorazioa:

1. Eremu euskalduneko lanpostuak eskuratzeko, euskaraz jakitea beste batzuen artean baloratu beharreko merezimendu kualifikatua denean, balorazio hori ez da inoiz izanen frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteari ematen zaion puntuazioa baino % 10 gehiago.

2. Eremu mistoan euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratzen denean, balorazio hori ez da inoiz izanen frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteari ematen zaion puntuazioa baino % 5 gehiago."

5. Kendu egin da Osasun kontseilariak urriaren 8an emandako 151/1998 Foru Aginduaren III. eranskineko 4. atala. Foru agindu hori A mailako (A.1 eta A.2 estamentuak) osasun langileen lanpostuetara sartu eta lanpostuak betetzeko prozedurak arautu eta horretarako baremo aplikagarriak ezartzeko onetsi zen.

5. artikulua.

1 Aldatu egin da Osasun kontseilariak urriaren 8an emandako 151/1998 Foru Aginduaren IV. eranskineko 2. atala. Foru agindu hori A mailako (A.1 eta A.2 estamentuak) osasun langileen lanpostuetara sartu eta lanpostuak betetzeko prozedurak arautu eta horretarako baremo aplikagarriak ezartzeko onetsi zen.

"2. atala.-Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak.

Lehian dagoen lanpostuarekin zerikusa duten merezimenduak baloratuko dira, bakar-bakarrik:

1. Curriculuma:

-Doktore gradua (bikain edo "cum laude" lortu bada, 0,5 puntu gehiago): 3 puntu.

-Egoiliarrentzako ikstaldi osoa egina izatea, BME programa nazionalaren bidez edo graduatuondokoentzako irakaskuntza programa aitortua duen zentro batean: 5 puntu.

2. Unibertsitateko mastera: 1,5 puntu.

3. Unibertsitateko aditua: puntu 1.

4. Irakaskuntzarako gaikuntza duten zentroek edo osasun zentorek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartu izana, 120 ordutik gorakoak badira (prestakuntza jarduera iksturte osokoa izanik, iikastordu kopuru zehatzi adierazten ez bada, ordu kopuru hori hartuko da): gehienez ere, puntu 1.

Atal honetan ez dira baloratuko BME espezialitatearen programaren barruko irakaskuntza orduak, ez hobekuntza ikastaroko irakaskuntza orduak, ez eta III. eranskineko 2.3. atalean azalduriko prozedura bereziaren prestakuntza osagarriko orduak ere.

5. Lehian dagoen lanpostuarekin zerikusia duten ponentzia edo komunikazioak nazioko edo nazioarteko biltzar edo jardunaldietan aurkeztu izana, inoiz aldizkariren batean aipatuak izan badira: gehienez ere, 3,5 puntu.

6. Beka edo saria jaso duten lan zientifiko edo ikerlanak, lehian dagoen lanpostuaren ingurukoak badira: gehienez ere, 3,5 puntu.

7. Aldizkari espezializatuetan argitaraturiko lanak, lehian dagoen lanpostuaren ingurukoak badira: gehienez ere, 3,5 puntu.

8. Sektore publikoan antolaturiko ikastaro eta bailtzarrak, lehian dagoen lanpostuaren ingurukoak badira: gehienez ere, 2 puntu.

9. Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatzea edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea, lehian dagoen lanpostuaren ingurukoak badira: gehienez ere, 2 puntu.

10. Europar Batasuneko erabilera ofizialeko hizkuntzen artetik, frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki frogatuz gero: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.

5 eta 6. azpiataletan lortutako puntuazioak baeraezinak izanen dira, lana edo ikerketa berdina edo antzekoa baldin bada.

Biltzar edo jardunaldietan saritutako ponentzia edo komunikazioa aurketeagatik edo beka edo saria jaso duen lan zientifiko edo ikerlan bat egiteagatik ematen den puntuazioa eta ponentzia, komunikazio edo lan hori aldizkari espezializatuetan argitaratzeagatik ematen den puntuazioa bateragarriak izanen dira.

5.etik 9.era bitarteko azpiatalak baloratzeko, kontuan hartuko da lana edo ekintza bakarka edo taldeka egin den eta, taldeka egin bada, partaideen kopurua, sinaduren ordena eta partaidetza nolakoa izan den. Orobat, biltzar edo argitalpena nolakoa izan den hartuko da kontuan, hots, tokikoa, eskualdekoa, nazionala edo nazioartekoa, eta jaso dituen sari edo aipamenak.

Argitalepenei dagokienez, batez ere horien eragina hartuko da kontuan.

Atal honetan 18 puntu lortu ahalko dira, gehienez ere."

2. Atal bat erantsi zaio Osasun kontseilariak urriaren 8an emandako 151/1998 Foru Aginduaren IV. eranskinean onetsitako baremoari. Foru agindu hori A mailako (A.1 eta A.2 estamentuak) osasun langileen lanpostuetara sartu eta lanpostuak betetzeko prozedurak arautu eta horretarako baremo aplikagarriak ezartzeko onetsi zen, eta hemendik aurrera idazketa hau izanen du:

"4. atala Euskaraz jakiteagatik gehitutako puntuazioa.

1. Eremu euskalduneko lanpostuak eskuratzeko, euskaraz jakitea beste batzuen artean baloratu beharreko merezimendu kualifikatua denean, balorazio hori ez da inoiz izanen frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteari ematen zaion puntuazioa baino % 10 gehiago.

2. Eremu mistoan euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratzen denean, balorazio hori ez da inoiz izanen frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteari ematen zaion puntuazioa baino % 5 gehiago."

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren bostean.-Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto.

Iragarkiaren kodea: A0107336