92. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

269/2001 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntza ikuskatzaileen kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako espedientea onesten duena.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren martxoaren 22ko 100/2000 Foru Aginduaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntza ikuskatzaileen kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako deialdia onetsi zen. Deialdi hura 2000ko martxoaren 31ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (40 zk.) argitaratu zen.

Deialdi haren zortzigarren oinarriko 1. atalak ezarri zuen Hezkuntza eta Kultura Departamentuak praktiketako hezkuntza ikuskatzaile izendatuko zituela izangai hautatuak.

Arau hori betetzearren, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 28ko 298/2000 Foru Aginduaren bidez deialdi hartan onarturiko izangaien zerrendak onetsi ziren, espezialitatez espezialitate, eta praktiketako funtzionario izendatuak izan ziren Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren abuztuaren 23ko 322/2000 Foru Aginduaren bitartez.

Hezkuntza zuzendari nagusiaren irailaren 5eko 743/2000 Ebazpenaren bidez, arestian aipatu prozedurari dagokion praktikaldia arautu zen.

Ebazpen horren bosgarren puntuan xedatutakoarekin bat, praktikak amaitutakoan, Batzorde kalifikatzaileak Giza Baliabideen Zerbitzura igorri du praktiketako funtzionarioen zerrenda, praktikaldian ateratako kalifikazioarekin batera.

Praktikaldia bukatu ondoren eta "gai" kalifikazioa izan duten izangai guztiek deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntza ikuskatzaileen kidegoan sartzeko oposizio- lehiaketarako espedientea onestea, zeina Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren martxoaren 22ko 100/2000 Foru Aginduaren bidez deitua izan baitzen, eta hori deialdiko hamargarren oinarriarekin eta abenduaren 28ko 2193/1995 Errege Dekretuko 14. artikuluarekin bat. Errege Dekretu horren bidez, hezkuntza ikuskatzaileen kidegoko lanpostuak iritsi eta betetzeko, eta gaurko ikuskatzaileak bertan kidetzeko arau oinarrizkoak ezarri ziren.

Era berean, bidezkoa da aipatu deialdian hautaturiko izangaien zerrenda Hezkuntza eta Kultura Ministeriora igortzea, hezkuntza ikuskatzaileen kidegoko karrerako funtzionario tituluak luza ditzan.

Horrenbestez, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntza ikuskatzaileen kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako espedientea onestea. Deialdia Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren martxoaren 22ko 100/2000 Foru Aginduaren bidez egin zen.

2. Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren martxoaren 22ko 100/2000 Foru Aginduaren bidez onetsiriko hautapen prozesuari dagokion praktikaldian "gai" kalifikazioa lortu duten guztiei karrerako funtzionario titulua luza dakien, Hezkuntza eta Kultura Ministeriora Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuan aritzeko hezkuntza ikuskatzaileen kidegoan sartutakoen zerrenda igortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntza ikuskatzaileen kidegoan sartutako langileen zerrenda Foru Agindu honen eranskin gisa argitaratu da.

3. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

4. Foru Agindu hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Foru Agindu hau eta eranskina Idazkaritza Teknikora, Giza Baliabideen Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, eta Hezkuntza eta Kultur Ministeriora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren bostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

E R A N S K I N A

Hezkuntza ikuskatzaileen kidegoa

PUNTUAK

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA

15784395 SANZ MORENO, ANGEL MARIA 29,8499

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA (euskaraz)

15237808 INDART SARRATEA, BLANCA ESTHER 24,4499

HEZKUNTZA BEREZIA ETA ESKOLA ORIENTAZIOA

16221055 ESTEBAN RODERO, MARIA PILAR 30,6500

72650297 LABIANO GARRALDA, MIGUEL ANGEL 28,2333

TEKNOLOGIA

15831462 LARUMBE ARAGON, JOSE ANGEL 36,0500

15766477 GONZALEZ GOÑI, JESUS 32,9333

Iragarkiaren kodea: A0107337