92. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Deialdia, Lizarrako Udaleko oinarrizko gizarte zerbitzurako administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko Izendapen proposamena

Lizarrako Udaleko oinarrizko gizarte zerbitzurako administrari laguntzaile bat, funtzionarioen araubidean eta oposizio-lehiaketa bidez, hartzeko deialdian, 2001eko otsailaren 19ko 23. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako hartan, ezarritakoari jarraikiz, Epaimahaiak, 2001eko uztailaren 5ean egindako bilkuran, puntuazio handiena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena adierazi zuen. Honako hau da:

Martínez Cabañas, Ana María

Izangaiak, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, hogeita hamar egun naturaleko epean, Lizarrako Udaleko Erregistro Orokorrean deialdiaren 9.3 oinarrian ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Ezarritako epearen barnean, eta ongi justifikatutako ezinbesteko kasuak izan ezik, izangaiak aipatu dokumentuak aurkezten ez baditu, ezin izanen da izendatu eta bere jarduera guztiak baliogabetuak geratuko dira.

Lizarran, bi mila eta bateko uztailaren bederatzian. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0107708