92. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Deialdia, Lizarrako Udalaren etxez etxeko laguntza zerbitzurako famili langile izateko lanpostu bat oposizio- lehiaketa bidez betetzeko Izendapen proposamena

Lizarrako Udalaren etxez etxeko laguntza zerbitzurako, funtzionarioen araubidean, famili langile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren (2000ko irailaren 11ko 110. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta) hautaprobak bukatu direnez, Epaimahaiak, 2001eko ekainaren 18an egindako bilkuran, puntuazio handiena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena adierazi zuen. Honako hau da:

Equiza Ortigosa, Montserrat

Izangaiak, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, hogeita hamar egun naturaleko epean, Lizarrako Udaleko Erregistro Orokorrean deialdiaren 9.3 oinarrian ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Ezarritako epearen barnean, eta ongi justifikatutako ezinbesteko kasuak izan ezik, izangaiak aipatu dokumentuak aurkezten ez baditu, ezin izanen da izendatu eta bere jarduera guztiak baliogabetuak geratuko dira.

Lizarran, bi mila eta bateko uztailaren bederatzian. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0107707