92. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L D I O

Laguntza teknikoa kontratatzeko lehiaketa

Galdioko (Allinibar) Kontzejuak lehiaketa iragarri du, Galdioko hornidura eta saneamendu sareak berritzeko eta karrikak zolatzeko (1. fasea) proiektua prestatu eta obra zuzendaritza egiteko laguntza teknikoa kontratatu beharrez.

Hasierako prezioa: 1.554.960 pezeta, B.E.Z. eta ikus- onesteko gastuak barne.

Proposamenen aurkezpena: Galdioko Kontzejuko buruaren etxean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabosgarren egun naturaleko arratsaldeko ordu biak arte.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko administratiboen pleguan agertzen direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Baldintzak Kontzejuko buruaren eskuetan daude.

Galdion, bi mila eta bateko uztailaren hamahiruan. Alkatea, José Javier Echandi Sarriés. Alkate kontzejuburua, José María Ecay Lord.

Iragarkiaren kodea: a0107628