92. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Tuterako autobusen hiriko zerbitzua kontratatzeko lehiaketa publikoa

2001eko ekainaren 29ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, Tuterako autobusen hiriko zerbitzua kontratatzeko lehiaketa onetsi zen, bilkura berean onetsitako baldintzen pleguarekin bat. Plegua interesatuen eskura dago Zerbitzu Kontratatuen bulegoan, Herriko Etxeko 3. solairuan.

Udalaren konturako ekarpena, zerbitzuaren lehenengo urteko funtzionamendurako, ez da inola ere izanen 60.000.000 pezetakoa (360.607,26 euro) baino handiagoa.

1.560.000 pezetako (9.375,79 euro) behin-behineko fidantza eratu beharko da.

Proposamenak Tuterako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, jendearendako orduetan, hots, 9:00etatik 13:30etara, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 26 egun naturaletan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta bateko uztailaren lauan. Bulego Teknikoaren eta Zerbitzu Kontratatuen zinegotzi delegatua, Valentín Echarren Carretero.

Iragarkiaren kodea: A0107515