92. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Zangozako Udalerako igeltserotzako ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Igeltserotzako ofizial izateko lanpostua betetzeko deialdian -2001eko 63. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 23an, argitaratu zen hartan- onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendari erreklamazioak egiteko epea iragan baita erreklamazio edo alegaziorik batere aurkeztu gabe, deialdiaren 5. puntuan ezarritakoarekin bat,

Ebatzi dut:

1. Zangozako Udalerako igeltserotzako ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian -2001eko 63. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 23an, argitaratu zen hartan- onartu eta bateztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea. Hona hemen:

Onartuak:

ECHARTE SANCHEZ, ALFONSO

ESPATOLERO LEGARRE, MIGUEL

JIMENEZ JIMENEZ, MIGUEL

SANCHEZ VALLEJO, SANTIAGO

SARVIDE BEORLEGUI, CARLOS

TABOADA PLANO, ROGELIO

VILLANUEVA SANCHEZ, JOSE MARIA

2. Oposizioko probak abuztuaren 27an, astelehenarekin, hastea, goizeko bederatzietan, Kultur Etxeko geletan (Alfonso el Batallador, 20, Zangoza). Izangai onartuek Nortasun Agiria aldean dutela agertu beharko dute. Proba praktikoa kanpoan eginen da, egun berean (2001eko abuztuaren 27an), goizean.

3. Honakoek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: José Daniel Plano Izaguirre, Zangozako Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Fernando Sagüés Azcoiti, Zangozako Udaleko Landa Batzordeko buru den zinegotzia.

Mahaikidea: Javier Ozcoidi Gil, Zangozako Udaleko obra- taldeko arduraduna.

Ordezkoa: Miguel Angel Aldunate Garro, Oibarko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua.

Mahaikidea: Juan Antonio Ascunce Izuriaga, udal arkitektoa.

Ordezkoa: Arkitektoen Elkargoak izendatu beharreko arkitektoa.

Mahaikidea: Alfredo Goya Santiesteban, Irunberriko Lanbide Heziketako Eskolako teknikaria.

Ordezkoa: María José López Mugarza, Irunberriko Lanbide Heziketako Eskolako teknikaria.

Mahaikidea: Eugenio Martínez Armendáriz, Zangozako Udaleko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Javier Lizarraga Liberal, Zangozako Udaleko langileen ordezkaria.

Idazkaria: José Gabriel Ayesa Aristu, Zangozako Udaleko idazkaria.

Mahaikidea: Jesús Garde Mozaz, Oibarko Udaleko idazkaria.

4. Ebazpen hau jakinaraztea epaimahaiko kideei eta Zangozako Udaleko iragarki oholean nahiz Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Zangozan, bi mila eta bateko uztailaren hamabian. Alkate udalburua, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0107438