92. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Altsasuko Burunda Udal Pilotalekuko obren proiektua idazteko eta zuzentzeko lehiaketa publikorako deialdia

Udalbatzak, 2001eko maiatzaren 28ko 55/2001 ebazpenaren bidez, Burunda udal pilotalekuko obren proiektua idazteko eta zuzentzeko kontratazioa arautu behar duten baldintza administratiboen plegua onetsi zuen. Honako hauek dira baldintza orokorrak:

Lizitazioaren helburua: Altsasuko Burunda udal pilotalekuko obra-proiektuaren idazketa eta zuzendaritza kontratatzea.

Esleitzeko bidea: lehiaketa publikoa.

Esleipenaren prozedura: irekia.

Esleipenaren prezioa: 1.160.000 pezeta (6.971,74 euro) BEZa barne.

Lehiaketan parte hartzeko fidantza: esleipenaren prezioaren % 2.

Eskaintzen aurkezpena: eskaintzak Udal Erregistro orokorrean aurkeztu behar dira, 26 egun naturaleko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta azken egun balioduneko 14:00ak arte. Azken egun hori larunbata izanez gero, epea hurrengo egun baliodunean amaituko da.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko- administratiboen pleguan azaltzen direnak.

Agiri administratiboak noiz irekiko: proposamenak aurkezteko azken egunaren ondoko bigarren egun balioduneko 11:00etan edo, larunbata izanez gero, hurrengoan. Ondoren, agiri teknikoak ireki eta baloratuko dira, pleguaren 8. oinarriko irizpideen arabera.

Agiri ekonomikoak noiz irekiko: Agiri teknikoak ireki ondoren.

Baldintza-plegua lizitatzaileen eskura egonen da, aztertzeko, Udal Erregistro Orokorrean.

Altsasun, bi mila eta bateko ekainaren hamaikan. Alkate andrea, Camino Mendiluze.

Iragarkiaren kodea: A0107436