92. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S A R T A G U D A

E D I K T U A

José Ignacio Ruiz Martínez, Sartagudako alkate udalburua.

Eratzeko bidean dagoen Gobellako ureztatzaile-elkartea izenekoan sartutako lurzatien jabeei dei egiten diet, gaur egun ureztatzen baitute Ebroko Ur Konfederazioak Sartagudako Udalari horrexetarako emandako uraren bitartez, Gobellako ureztatzaile-elkartea hitzarmen bidez eratzeko batzarrera. Udaleko bulegoetan eginen da, irailaren 10ean, eguerdiko ordu batean eta honako hau izanen da gai zerrenda:

1. Gobellako ureztatzaile-elkartearen hitzarmen bidezko eraketa onestea.

2. Ureztatzeko hitzarmena onestea, haren bitartez zuzenduko baita ureztatzaile-elkartea.

3. Elkarteko burua eta kideak izendatzea.

4. Elkartean parte hartuko dutenen zerrenda prestatzea.

Sartagudan, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bostean. Alkatea, José Ignacio Ruiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0106977