92. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M I L A G R O

Arau subsidiarioetako aldaketa hasiera batez onetsita

Milagroko Udalak, 2001eko ekainaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea arau subsidiarioetako aldaketa, lurzoru urbanizagarria handitzeko (AR-1), Milagroko Udalak berak sustatua, Rafael Calderón eta David Gómez arkitektoek (Arista Arquitectos, S.L.) prestatutako proiektuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 115. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Milagron, bi mila eta bateko ekainaren hogeita seian. Alkatea, Jesús María Barrado Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0106975