92. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Ebazpenak

769/2001 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Honen bidez maiatzaren 2ko 502/2001 Ebazpenean atzeman diren akatsak zuzentzeko agindua ematen da. Aipatu ebazpen hura eman zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hauteskunde Arautegia argitaratzeko, Gobernu Batzordeak 2001eko martxoaren 27an hartutako Erabakiaren bidez onetsi baitzuen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hauteskunde Arautegia argitaratzeko eman zen maiatzaren 2ko 502/2001 Ebazpenean (66. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2001eko maiatzaren 30ekoa) akatsak badaudela oharturik, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuetako 40. artikuluan oinarrituta eman zaizkidan eskumenak erabiliz, behar den zuzenketa era honetan egin dadila agintzen dut:

Erdarazko alean, 4190. orrialdean, bigarren zutabean, 5.1 artikuluan, honela dio: "Si un miembro electo causare baja, será sustituido por el siguiente miembro más votado en las elecciones en que fue elegido."; honela behar du: "Si un miembro elegido causare baja, será sustituido por el siguiente miembro más votado en las elecciones en que fue elegido."

4191. orrialdean, lehenbiziko zutabean, 9.2 artikuluan, honela dio: "Hautesle eta hautagai izan daitezke Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulazio ofizialen lehenengo, bigarren eta hirugarren zikloetan, hauteskundeetarako deialdiaren egunean matrikulatuta dauden ikasleak."; honela behar du: "Hautesle eta hautagai izan daitezke Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulazio ofizialen lehenengo, bigarren eta hirugarren zikloetan, hauteskundeetarako deialdiaren egunean ikasketa ofizialetan matrikulatuta dauden ikasleak.".

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hamahiruan.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: a0106555