92. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S T E J O N

Udaltzain izateko lanpostu bat betetzeko deialdiaren aldaketa

Castejongo Udalak, 2001eko ekainaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen udaltzain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia aldatzea. Deialdi hori 2001eko 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 4an, argitaratu zen. Hona hemen aldaketa:

6.3 oinarriko bigarren lerrokada honela gelditzen da: "Proba psikoteknikoa baztertzailea izanen da. Gehienez ere, 10 puntu lortu ahalko dira eta izangaiak, gutxienez, 5 puntu lortu beharko ditu proba gainditzeko."

5.1 oinarrian honela dio: "Mahaikidea: Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko kudeaketa teknikaria (...)." Horren ordez honakoa ezarriko da: "Ebro Kirol Mankomunitateko teknikari bat".

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Castejonen, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bostean. Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: A0106974