92. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

E D I K T U A

Alfredo García López Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak, datako egunean, honako ebazpena eman du:

"Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan ezarritakoarekin bat,

Ebatzi dut:

1. Francisco Taberna Burguete laugarren alkateordea eskuordetzea Alkatetza honen eskurantzak erabiltzeko, "Antsoaingo errepidearen gainean eta, Antsoainen, Iparraldeko Ingurabidearen gainean oinezkoentzako pasabideak egitea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiterakoan. Akta horiek 2001eko ekainaren 25ean eginen dira, goizeko bederatzi eta erdietan, Udaletxe honetan.

2. Ebazpen honen berri ematea interesatuari, bai eta osoko bilkurari ere egiten den lehen bilkuran, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin xedatzea, behar diren ondorioak sor ditzan."

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bostean. Alkatea, Alfredo García.

Iragarkiaren kodea: A0106973