92. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko apirilaren 2an emandako 1.698 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-1654 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Luis María López Díaz jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak eremu publikoan txiza egiteagatik zehapena ezartzeko 2000ko urtarrilaren 25ean eman zuen ebazpenaren aurka. Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"1.698 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: María Asunción Erice Echegaray andrea.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-1654 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Luis María López Díaz jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak eremu publikoan txiza egiteagatik zehapena ezartzeko 2000ko urtarrilaren 25ean eman zuen ebazpenaren aurka.

Txostengilea Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna izan da.

Egitatezko aurrekariak:

1. Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak eremu publikoan txiza egiteagatik zehapena ezartzeko 2000ko urtarrilaren 25ean eman zuen ebazpenaren bidez Luis María López Díaz jaunari 25.000 pezetako isuna ezarri zitzaion, Osasunari buruzko 9 zenbakiko Udal Ordenantzaren 23. artikuluan eta, horrekin loturik, Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 27. artikuluan dauden arauak hausteagatik.

2. Adierazi den ebazpen horren aurka Luis María López Díaz jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen eta, horretan, gertaerak azaldu ondoren eta bidezko deritzon oinarriak emanda, ezarri den zehapen hori deuseztatzeko eskatu du.

3. Iruñeko Udalak espedientea igorri du eta errekurtsoa ezesteko eskabidea duen txostena aurkeztu du.

Zuzenbideko egitateak:

Lehenengoa.-Errekurtsogileak salatu den gertaera horri dagokionez egin duen gauza bakarra ukatzea izan da eta, horri dagokionez, ustezko egiatasunak du lehentasuna, hau da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3. artikuluan ezarri den egiatasuna, xedapen horren arabera, "agintari izatea aintzatetsia duten funtzionarioek egiaztatutako egitateek frogaren balioa dute, baldin eta agiri publikoan formalizatzen badira legezko beharkizunak betez, eta interesatuek beren eskubideen alde egitearren ekar ditzaketen frogen kalterik gabe".

Aztergai dugun kasu honetan, gero zehapena jaso duen salaketa udaltzainek egin zuten eta berretsi egin zuten orduan salatua izan zenak aurkeztu zituen alegazioen ondoren; alegaziogileak ez zuen inolako kontrako frogarik aurkeztu. Horregatik, arestian adierazi den legezko manua da aplikagarri, eta behin eta berriz errepikatu den epaitegietako irizpidea, hau da, salaketak eta areago funtzionarioek beraien betebeharretan berresten badituzte eta bidezko zehapen-ebazpenean horietan kontrajarpena eragiteko aukerak badaude ustezko errugabetasuna hausteko indarra duten frogak dira (1985eko ekainaren 18ko Konstituzio Auzitegiaren epaia, 74 zenbakiduna) Edo auzitegi Nagusiaren 1998ko otsailaren 25eko epaia, 2121 R. Ar., honela dioena: "Jurisprudentziak dio agintaritzako agenteek eta administrazioko menpekoek egia dira eta frogatzeko indarra dute, agenteek zuzenean antzeman duten errealitatearen isla direlako, eta hori horrela da kontrakoa frogatzen denean izan ezik". Beraz, ezetsi egin behar da errekurtsogileak salatu den egintza ez dagoela frogatuta adierazten duen alegazioa.

Bigarrena.-Errekurtsogileak, bestalde, defentsarik eza alegatu du. Gai horri dagokionez adierazi behar da egin diren administrazioaren jarduera guztiak aztertu ondoren antzeman dela zehapen-ebazpenaren jakinarazpena ez zitzaiola interesatuari jakinarazi (horrela onartzen da udalaren txostenean). Dena dela, horrelako omisioak ez du esan nahi berez eta beti egin den egintzaren deuseztapena gertatuko denik, pertsona kaltetuak defendatzeko aukera materialik ez duenean baino ez. Jurisprudentziak ondokoa baieztatzen du: "Baieztatu egiten ahal da salaketaren informazioa jasotzeko eskubidea, Konstituzioaren 24.2. artikuluan, eta hori maila arruntean zehapen-prozeduran ebazpen-proposamenaren bidez betetzen da, proposamen horretan biltzen direlako, gutxienez, antzeman den jokaeraren arabera egozten den erantzukizunari buruzko iritzi zehatza, horrek arau-hauste mota jakin baten duen kokapena eta kasuan kasu dagokion ondorio edo zehapena. Salbuespen kasuetan, gertatzen ahal da tramite hori ez izatea nahitaezkoa baldin eta aurreragoko beste tramite baten irizpen zehatz hori eman bada (Auzitegi Nagusiaren 1999ko maiatzaren 26ko eta irailaren 15 eta 27ko epaiak, hurrenez hurren 3949, 6749 eta 6637 zenbakidun R. Ar.). Eta azken hori da aztergai dugun kasu honetan gertatu dena, Zehapen-espedientearen hasieraren eta egun errekurtsogileari egotzi zaizkion karguen jakinarazpena (gero bidezko zuriketen aurkezpena eragin dutenak) egozten zen erantzukizunari buruzko iritzi zehatzak eman direlako eta arauak hausteko harrera azaldu delako, horrek arau-hauste mota jakin baten duen isla eta ezarri behar den zehapen edo isuna.

Halaber, adierazi behar da errekurtsogileak defendatzeko eskubidea erabili duela ez bakarri udalean, baizik eta Auzitegi honetan ere, gora jotzeko errekurtsoaren bidez eta horretan, udal espedientea erabat ezagutzen zuela eta egin diren jarduketa guztiak ezagututa, eta bere eskubideak defendatzeko egokitzat jo zituen zio eta argudioak eman zituen. Beraz, kasu honetan, ez da gertatu alegatu den defentsarik eza.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu Luis María López Díaz jaunak jarri duen gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtso hori Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak osasunaren arloko arau-haustea egin eta eremu publikoan txiza egiteagatik zehapena ezartzeko 2000ko urtarrilaren 25ean eman zuen ebazpenaren aurkakoa da; egintza hori berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. María Asunción Erice. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hemezortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2001eko maiatzaren 23an emandako 2.438 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 00-1668 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Antonio Leza Elcarte jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udalaren Alkatetzak 1999ko abuztuaren 9an agindu zuen premiamenduzko-probidentziaren aurka (14557/97 zenbakiko udal espedientea). Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2.438 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 00-1668 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa, Antonio Leza Elcarte jaunak aurkeztu du errekurtsoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udalaren Alkatetzak 1999ko abuztuaren 9an agindu zuen premiamenduzko-probidentziaren aurka (14557/97 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak 1999ko abuztuaren 9an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka. Isuna trafikoaren arloko arau-hauste batengatik ezarri zen (14557/97 zenbakidun zehapen-espedientea). Interesatuak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen espedientea igorri zuen, eta, harekin batera, aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena ere eman zuen.

Zuzenbidezko oinarriak:

Lehenengoa.-Beste edozein iritzi eman aurretik, gora jotzeko errekurtso honetan gertatu diren elementu faktikoak eztabaidatu behar dira.

a)Zehapen-espedientean eman den ebazpenaren bidez alderdi errekurtsogileari isuna ezarri zitzaion, trafikoko arau-haustea egiteagatik.

b)Egintza horren aurkako errekurtsoa jarri zen Auzitegi honetan, 4.933 /99 zenbakia duen gora jotzeko errekurtsoaren bidez eta hori ezetsi egin zen maiatzaren 213ko 7.030/99 zenbakia duen gure ebazpenaren bidez, eta ez da aurkaratu administrazioarekiko auzibideetarako ordena jurisdikzionalean.

c)Hurrengo abuztuaren 9an gora jotzeko errekurtso honen xedea den premiamenduzko-probidentzia eman zen, zorra ez zelako ordaindu borondatezko epearen barruan.

Bigarrena.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99.1. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izaten ahal dira: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) prozedurari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Espedientea azterturik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99.1. artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena era egokian jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, manuzkoak diren beharkizunak bete. Beste alde batetik, ez da antzeman zehapen-prozedura gaizki tramitatu delako preskripziorik gertatu denik edo ordainketari ekiteko gerorapenik gertatu denik, edo beste inolako akatsik, ofizioz izan arren Auzitegi honek kontuan hartzeko modukorik.

Hirugarrena.-Gora jotze honen xedea den premiamenduzko-probidentzia, arestian ere adierazi denaren ildotik, isun baten emaitza da, orduan ere errekurritu zena eta errekurtsoa zati baten onetsi zen. Egia da, eta Auzitegi honek horrela aintzatetsi du, lehenago erabiltzen zuen irizpidea aldatuz, gora jotzeko errekurtsoa jartzeak ez dakarrela isunaren betearazpenaren etendura (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1. artikulua eta 57/1994 Foru Dekretuaren 8.1. artikulua, 20/1998 Foru Dekretuak emandako idazkeran). Hala ere, Udalak, errekurtsoa ebatzi zain zegoelarik, ez zion isuna kobratzeari ekin, eta hortik errekurtsogileak ondorioztatu nahi izan du zehapena iraungita dagoela, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2. artikuluan xedatutakoari eutsiz. Argudio hori errefusatu egin behar da, zeren, Auzitegi Gorenak 1991ko maiatzaren 21eko Epaian (4334 E.Ar.) adierazi eta, besteak beste, 1992ko maiatzaren 27koan (3729 E.Ar.) berretsi zuenez, "Preskripzioak ez du eraginik gora jotzeko errekurtsoetan" (gora jotzeko errekurtso arruntari buruz ari da eta baieztapen hori are hobeto egokitzen zaio Auzitegi honetan jartzen diren errekurtso inpropioei). "Gora jotzeko errekurtsoa jarri ondoren -gaineratzen da epai berean-errekurtsogileak isilbidezko ezespenaren kontrako errekurtsoa jartzeko edo berariazko ebazpena eman arte itxaroteko ahalmena zuen (itxaron egin zuen). Baina ahalmen hori erabiltzeak ez du batere zerikusirik, bistan denez, preskripzioaren erakundearekin, honek espedienteen tramitazioan baitu eragina, eta ez tramitazioari amaiera ematen dioten egintzen aurkako errekurtsoetan."

Sakontzeko, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.3. artikuluak ondokoa dio: "Zehapenak preskribatzeko epea ebazpen zehatzailea irmoa den lehen egunaren biharamunetik hasita zenbatu behar da. (...)". Bistan denez, xedapen horrek aipatzen duen irmotasunak ez du batere zerikusirik egintza batek administrazio-bideari amaiera ematearekin. Trafikoaren arloan, berriz, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluak "irmotasuna administrazio-bidean" aipatzen du, irmotasun hori ebazpen zehatzailea betearazi ahal izateko baldintza den aldetik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3. artikuluan azaltzen den bezalatsu, baina ez ditu inondik ere nahasten administrazio-bideko "irmotasun" hori eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.3. artikuluak eta Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 81.2. artikuluak, biak ere zehapenen preskripzio-epearen zenbaketa arautzeko berariaz eginak, aipatzen duten irmotasuna. Beste irmotasun mota hau, izan ere, ez administrazio-bidean ez judizio-bidean inolako ekintza edo errekurtsoren bidez aurka egin ezin zaien egintzen edo erabakien egoera juridikoa da. Hala, egintza edo erabaki bati ez bazaio aurka egiten horretarako dagoen epean, egintza hori irmoa eta onartua izanen da epea bukatzen denean, eta orobat, errekurtsoa jarriz gero, hari erantzunez ematen den ebazpen edo epaian errekurtsoa ezesten denean ere, egintza edo erabakia irmoa izanen da epaiari aurka egiten ez bazaio edo errekurtso gehiago jartzeko beste auzialdirik ez badago.

Azken une horietatik aurrera zehaztu behar da, "dies a quo", zein egunetan hasiko den zehapenaren preskripzio-epea, eta egun hori ez da besterik egintza zehatzailea irmoa den lehen eguna baizik, alegia, egintza zehatzaileari jadanik aurka egiterik ez dagoen lehen eguna. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 eta 132.2. artikuluetako arauak eta Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83.1 eta 81.2. artikuluetako arauak, beraz, gai desberdinei buruzkoak dira eta ondorio desberdinak dakartzate; lehenengoek zehapena noiztik aurrera betearaz daitekeen zehazten dute; bigarrenek, noiz hasiko den zehapena preskribatzeko epea. Inola ere ez dira aldi berean gertatzen administrazio-bidearen amaiera eta egintza baten irmotasuna. Ebazpen zehatzailea jakinarazten den egunean gertatzen da administrazio-bidearen amaiera, eta jakinarazpen egunetik bi hilabetera, gutxienez, egintzaren irmotasuna, legez bi hilabeteko epea dagoelako egintzaren aurkako errekurtsoa jartzeko Administrazioarekiko auzietarako epaitegian. Ondorioak ere erabat desberdinak dira: administrazio-bidea amaitzen denean zehapena betearazten ahal da eta egintzari judizio bidez aurka egiten ahal zaio. Egintza irmo bilakatzen denean, aldiz, ez dago berari aurka egiterik, edo epea bukatuta dagoelako (berrikuspeneko errekurtsoaren salbuespenarekin) edo errekurtsoa ezetsita dagoelako. Egintzaren irmotasunak, gainera, hasiera ematen dio zehapenaren preskripzio-epeari.

Ildo horretan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 25. artikuluak dioenez, "administrazio-bideari amaiera ematen dioten berariazko edo ustezko egintzei..." soilik jartzen ahal zaie errekurtsoa jurisdikzio horretan, eta aldiz, 28. artikuluaren arabera, ezin zaie errekurtsorik jarri behar zen denboran eta eran errekurtsorik jarri ez zaielako irmoak eta onartuak diren egintzak baieztatzeko edo berregiteko egintzei. Horregatik, zentzuzkoa denez, 51. artikuluak dio errekurtsoa ezin dela onartu hura jartzeko epea bukatuta dagoenean, zeren ordurako egintzak irmoak baitira. Epea bukatuta badago, egintza irmoa da, eta haren berregite hutsa diren beste egintzei ere ezin zaie aurka egin. Aitzitik, administrazio-bideko egintza irmoak oker esaten zaien horiek dira, hain zuzen ere, Administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioaren bidean aurkatzen ahal diren egintzak.

Azken batean, toki erakundeen egintzak, administrazio-bideari amaiera ematen badiote, aurkatzen ahal dira eta Administrazioak betearazten ahal ditu; baina, irmoak direnez gero, ezin da haien aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri, eta, Nafarroan, ezin da haien aurka gora jotzeko errekurtsorik jarri Administrazio Auzitegi honetan, eta irmoak diren egunean hasten da zenbatzen zehapena preskribatzeko epea.

Egintza, kasu honetan, ebazpen zehatzailea eman zen egunetik aurrera izan zen irmoa administrazio-bidean, eta borondatezko epean isuna ordaindu ez zenez, zehapena betearazten ahal zen epe hori bukatu eta gero; baina guk 1999ko maiatzaren 21ean eman genuen ezespen-ebazpena izan zen irmo bilakatu zen egunean hasi zen preskripzio-epea, hau da, gure ebazpena jakinarazi eta handik bi hilabetera, ebazpen horri ez zitzaiolako aurka egin Administrazioarekiko auzien jurisdikzioan. Horregatik, garbi dago ez dela iragan zehapena preskribatzeko urtebeteko legezko epea. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu gora jotzeko errekurtso hau, premiamendu-probidentzia baten aurka jarritakoa (14/55797 zenbakidun zehapen espedientea); egintza hori berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu.-Roberto Rubio.-Juan José Azcona.-Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hemezortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko apirilaren 17an emandako 1.854 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-4452 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Juan Carlos Azcárate Urdiáin jarritakoa, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko martxoaren 13an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (10804/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.854 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikidea: Juan José Azcona Otano jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hamazazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-4452 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Juan Carlos Azcárate Urdiáin jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko martxoaren 13an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (10804/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat gehi premiamenduagatiko errekarguaren %20 betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka. Isuna trafikoko arau-hauste batengatik da, gorago aipatutako zehapen espedientean. Interesatuak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi, eta horretan bere jarduketa bidezkotzeko aurrekariak azaltzen ditu.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99.1. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izaten ahal dira: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) prozedurari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientea azterturik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99.1. artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena era egokian jakianarazi zitzaion errekurtsogileari eta horren aurka jarri zen 00-0757 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen gure 2000ko urriaren 10eko 5.568 zenbakidun ebazpenaren bidez. Beraz, betearazi egiten ahal da, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Lege-testu beraren 84. artikuluan aipatzen den borondatezko ordainketa epea iragan denez, isuna premiamendu bidetik ordainaraztea bat dator Zuzenbidearekin. Beste alde batetik, ez da antzeman zehapen-prozeduran akatsa egiteagatik preskripzioa gertatu denik, edo ez da eman ordainketaren zatikatze edo gerorapenaren emakidarik, edota bestelako akatsik, ofizioz izan arren Auzitegi honek kontuan hartu beharko duenik. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Alkatetzak trafikoko isun bat premiamendu bidetik kobratzeko emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa; egintza hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hemezortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko apirilaren 24an emandako 1.959 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-4466 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Ana María Juaristi Arrieta andreak jarritakoa, gaitasuna ematen duen egoiliarraren indarreko txartela eduki gabe estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko ekainaren 8an emandako zehapen-ebazpenaren aurka (13232/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.959 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-4466 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Ana María Juaristi Arrieta andreak jarri du errekurtso hori, gaitasuna ematen duen egoiliarraren indarreko txartela eduki gabe estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko ekainaren 8an emandako zehapen-ebazpenaren aurka (13232/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Herritarren babeserako zinegotzi eskuordetuak (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetuta, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104/99 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez) eman zuen ebazpenaren aurka jarri da. Ebazpen horren bidez zehapena ezarri da trafikoko arau-haustea egiteagatik, zehatzago estazionamendu murriztua duen aldean (Z.E.R.) ibilgailua oker estazionatzeagatik indarrean dagoen egoiliarraren txartelik eduki gabe (Bosquecillo kalea) antolamendu juridikoa hautsiz (13232/00 zenbakiko zehapen-espedientea). Interesatuak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik zehapena deuseztatzeko erregutu zuen.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen, eta aurkaratu den egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Salatu diren gertaera horiek ez dira benetakotu espedientean, eta hori horrela da egia izan arren Estazionamendu Mugatuko eta Murriztuko Aldeak Arautzeko Udal Ordenantza indarrean jarri zenean Bosquecillo kalearen kalifikazioa Estazionamendu Murriztuko Aldearena zelako (gaitasuna ematen duen txarteldun egoiliarrak baino ez) baina ordenantza hori aldarazi denean, Iruleko Udaleko Osoko Bilkurak 1999ko urriaren 21ean egin duen bileran hartu zen erabakiaren bidez (2000ko otsailaren 23ko 24. zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zena) Estazionamendu Mugatuko Alde bihurtu zen, hau da, alde horretan eta ordutegiaren muga indarrean dagoen aldian zehar, (Ordenantzaren 4. artikulua: "ZEL aldeetan Ordenantza honek arautzen duen aldi mugatuaren estazionamenduaren funtzionamendurako ezarri den ordutegia ondokoa da: astegunak, astelehenetik ostiralera; 8:30etatik 14:00etara; 16:00etatik 20.=0etara; Larunbatak: 8:30etatik 14:00etara; Igandeetan eta jaiegunetan ez dago mugarik, eta ezta uztailaren 1etik 20ra arte ere, biak barne"), aurrez estazionatzeko tiketa edo bidezko egoiliarraren txartela eskuratuta (edo bata edo bestea). Bada, gauzak horrela, agentearen salaketan azaltzen diren gertaerak 2000ko apirilaren 156an gertatu ziren eta, ondorioz, ordurako indarrean zegoen arestian aipatu den aldarazpena. Bestalde, salaketa apirilaren 16ko 17:25etan egin zen, igandean, eta mugak ezartzeko ordutegitik kanpo dago eta errekurtsogileak aukera zuen bertan estazionatuta egoteko biharamuneko 8:30ak arte tiketik edo egoiliarraren txartelik eduki gabe. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa onestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi behar dugu eta baietsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoaren arloko arau-hauste batengatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurka jarritakoa (13232/00 zenbakiko zehapen-espedientea). Ebazpen hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, ez datorrelako Zuzenbidearekin bat.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hemezortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko martxoaren 16an emandako 1.409 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-4652 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Juan Ramón López Martín jaunak jarritakoa, trafikoko isun baten munta betearazpidez erreklamatuz Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko ekainaren 12an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (38908/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.409 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikidea: Juan José Azcona Otano jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hamaseian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-4652 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Juan Ramón López Martín jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten munta betearazpidez erreklamatuz Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko ekainaren 12an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (38908/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Alkatetzak eman zuen premiamenduzko-probidentziaren aurka jarri da. Horren bidez borondatezko epean ordaindu ez zen trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez kobratu nahi da (38908/99 zenbakiko zehapen-espedientea). Interesatuak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik probidentzia deuseztatzeko erregutu zuen. Errekurtsoa 2000ko abuztuaren 1ean aurkeztu zuen.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen, eta aurkaratu den egintzaren legezkotasuna defendatzeko txostena ekarri du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Lehendabizi, bidezkoa da aztertzea ea kasu honetan egiaztaturik ote dagoen toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizunak bete direla. Horrela ez balitz ezin genuke aztertu arazoaren muina.

Ondore horretarako, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1. artikuluan xedaturik dagoenez aurkatu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten den egunaren ondorengo hilabetean aurkeztu behar da gora jotzeko errekurtsoa. baldin eta berariazkoa bada. Legezko manu horrekin bat, maiatzaren 24ko urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuak, Nafarroako toki erakundeen egintza eta erabakiei aurka egiteko Erregelamendua onetsi duenak, 22. artikuluan hauxe dio, maiatzaren 24ko 173/99 Foru Dekretuak emandako idazkera berrian: "ebazpenean gora jotzeko errekurtsoa onartezina dela adieraziko da kasu hauetan: (...) e) Errekurtsoa jartzeko epea iragana denean".

Kasu honetan, premiamenduzko-probidentzia errekurtsogileari 2000ko ekainaren 23an jakinarazi zitzaion (salaketaren berri eman zitzaionean berak zuzkitu zuen helbidean eta, esan behar da helbide horretan jakinarazi zitzaizkiola era eraginkorrean hala ebazpen-proposamena nola zehapen-ebazpena, 2000ko urtarrilaren 4an eta 2000ko otsailaren 16an, hurrenez hurren, eta bi egintza horiek pertsona berak jaso eta sinatu zituen; posta zerbitzuko enplegatuari esan zionaren arabera pertsona hori jasotzailea zen, eta izena eta bi deitura eta bere NAN zenbakia eman zituen, -Diego Mina kalea, 4.1., D, Huarte), eta interesatuaren "amak" jaso zuen. Horrela, beraz, funtsean behintzat, manuzko legezko beharkizunak bete dira. Gora jotzeko errekurtsoa hurrengo abuztuaren 1ean aurkeztu zen. Beraz, horretarako ezarritako epea bukatuta zegoenean. Ondorioz, bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ez dugu onartu behar eta ez dugu onartu arestian aipatu den gora jotzeko errekurtso hau, trafikoko isun bat ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako premiamenduzko-probidentziaren aurka jarritakoa (38908/99 zenbakiko zehapen-espedientea).

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hemezortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko apirilaren 3an emandako 1.706 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: 2000ko uztailaren 13an, udal garabiak ibilgailu bat erretiratu baitzuen, Iruñeko Udalak igorritako Garabi Zerbitzuengatiko Tasaren likidazioaren aurka José María Ochoa Roncal jaunak jarri zuen 00-4775 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.706 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikidea: Juan José Azcona Otano jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-4775 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José María Ochoa Roncal jaunak jarri du errekurtso hori, 2000ko uztailaren 13an, udal garabiak ibilgailu bat erretiratu baitzuen, Iruñeko Udalak igorritako Garabi Zerbitzuengatiko Tasaren likidazioaren aurka.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udalak igorritako Garabi Zerbitzuengatiko Tasaren likidazioaren aurka; izan ere, garabiak erabat oinezkoen igarobidearen gainean estazionatuta zegoen ibilgailu bat eremu publikotik erretiratu zuen (Aralar eta Leyre kaleak). Interesatuak beraren iritziz aplikagarriak diren oinarri juridikoak azaldu ditu eta likidazioa deusezta dadila eta ordaindutako kopurua itzul dakiola erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta Herritarren Babeserako saileko legelariaren txostena itsatsi du, bere egintzaren legezkotasunaren aldekoa.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalaren Garabi Zerbitzuaren esku-hartzea eragin zituzten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Kasu honetan Iruñeko udaltzainak berretsi egin ditu salaketan azaltzen diren termino guztiak (eta, berariaz, kasuan aztergai dugun ibilgailuak oinezkoen igarotzea eragozten zuela) eta, interesatuak ez du kontrako ezer frogatu eta egin duen gauza bakarra salatu den gertaera ukatzea izan da. Beraz, argi eta garbi ikusten ahal da Garabi Zerbitzuaren jarduna eragin zuen eta zehapen-espedientearen hasiera ekarri zuen arau-haustea zein den eta benetan gertatu zela.

Bigarrena.-Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluaren arabera, Administrazioak, arau bidez ezarritakoari loturik, eremu publikotik kendu eta ibilgailuen biltegira eramaten ahal ditu "arriskua edota zirkulaziorako eragozpen larriak" sortzen dituzten ibilgailuak. Hori dela eta, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91.2 artikuluan zerrenda bat dago, eremu publikoan geldirik edo aparkaturik dauden ibilgailuek arriskua edota zirkulaziorako oztopo larriak sortzen dituzten balizkoen zerrenda. Horietako balizko bat gertatu dela salatu da, m) idatz-zatian azaltzen dena, hain zuzen ere. Beraz, bai garabi zerbitzuak ibilgailua erretiratzea eta bai tasa ordainaraztea bat datoz antolamendu juridikoarekin. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udalak igorritako Garabi Zerbitzuarengatiko Tasaren likidazioaren aurka jarritakoa; likidazio hori berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu.-Roberto Rubio.-Juan José Azcona.-Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hemezortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko apirilaren 3an emandako 1.707 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-5096 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Oscar Esquiroz Noble jaunak jarritakoa, baimendutakoaz goitiko abiadurarekin zirkulatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 1999ko urriaren 7an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen zinegotzi beraren 2000ko apirilaren 10eko ebazpenaren aurka (18730/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.707 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikidea: Juan José Azcona Otano jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-5096 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Oscar Esquiroz Noble jaunak jarri du errekurtso hori, baimendutakoaz goitiko abiadurarekin zirkulatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 1999ko urriaren 7an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen zinegotzi beraren 2000ko apirilaren 10eko ebazpenaren aurka (18730/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ezespen-ebazpenaren aurka (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordetzea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen -abuztuaren 20ko 104. Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL); haren bitartez, hei bideetatik motoredun ibilgailuarekin baimendutakoaz goitiko abiadurarekin zirkulatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 1999ko urriaren 7an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen (Aróstegui etorbidea, Asmóvilen aurrean)-hala jokatzean antolamendu juridikoa hautsi da-. Interesatuak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, zehapena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariei buruzko espedientea igorri zuen, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren alde egin duen txostena ere eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak

Bakarra.-Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen 30/1992 Legeak, 44. artikuluan ondokoa xedatzen du: "Ofizioz hasten diren prozeduretan, Administrazioak ebazpena emateko eta jakinarazteko daukan epean berariazko ebazpenik ematen ez duen kasuetan, Administrazioak gerora prozedura ebatzi egin beharko du hala ere, eta ondorio hauek sortuko dira: 2. Prozeduran Administrazioak zehatzeko ahalmena edo, oro har, esku hartzeko ahalmena erabiltzen badu, hau da, interesatuari zigor edo kargaren bat ekar diezaioketen prozeduretan, iraungipena gertatuko da. Halakoetan, iraungitasuna adierazten duen ebazpenean jarduketak artxiba daitezela aginduko da, (...)". Lege-manu horren ildo beretik, otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuak, trafiko, motoredun ibilgailuen zirkulazio eta bide segurtasunaren arloan zehapenak ezartzeko prozedurari buruzko Erregelamendua onetsi zuenak, 16. artikuluan (otsailaren 4ko 137/2000 EDren bidez aldaturik eta 4/1999 legeari egokitzekoa) hauxe ezartzen du: "Prozedura hasi eta handik sei hilabetera ebazpena jakinarazi gabe badago, prozedura iraungi egingo da eta jarduketak artxibatu egingo dira, edozein interesatuk hala eskatuz gero, edo ebazteko eskumena duen organoak berak ofizioz aginduta (...)". Kontuan hartu behar da prozedura 1999ko maiatzaren 25ean hasi zela eta zehapena ezartzeko ebazpena urte bereko abenduaren 31ko Nafarroako bon.ean argitaratu zela, esan behar da ebazpen hori egun errekurtsogilea denari jakinarazi zitzaionean aspaldi iragana zela sei hilabeteko epea, eta horregatik bidezkoa da espedientea iraungita dagoela adieraztea eta jarduketak artxiba daitezela agintzea, errekurtsogilearen asmoa baietsiz.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ezespen-ebazpenaren aurka jarri dena alegia; ebazpen horiek ezetsi beharrekoak dira eta ezetsi egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu.-Roberto Rubio.-Juan José Azcona.-Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko maiatzaren 21ean emandako 2.386 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-5159 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, María Luisa Munárriz Pérez andreak jarritakoa, 2000ko irailaren 4an, udal garabiak ibilgailu bat erretiratu baitzuen, Iruñeko Udalak igorritako Garabi Zerbitzuengatiko Tasaren likidazioaren aurka jarri zuena. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2.386 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikidea: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita batean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-5159 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Luisa Munárriz Pérez andreak jarri du errekurtso hori, 2000ko irailaren 4an, udal garabiak ibilgailu bat erretiratu baitzuen, Iruñeko Udalak igorritako Garabi Zerbitzuengatiko Tasaren likidazioaren aurka.

Egitatezko aurrekariak

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udalak igorritako Garabi Zerbitzuengatiko Tasaren likidazioaren aurka; izan ere, garabiak ibilgailu bat estazionamendu mugatua duen aldean tiketik gabe edo, hala denean, indarrean dagoen egoiliarraren txartela eduki gabe estazionatuta egoteagatik eremu publikotik erretiratu eta biltegira eraman zuen (Paulino Caballero kalea, 53). Errekurtsogileak beraren iritziz aplikagarriak diren oinarri juridikoak azaldu ditu eta likidazioa deusezta dadila eta ordaindutako kopurua itzul dakiola erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariei buruzko espedientea igorri zuen, eta ez zuen aurkaratu den egintzaren legezkotasunaren alde egin duen txostenik aurkeztu.

Zuzenbideko oinarriak

Lehenengoa.-Zehapena eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, gertaeren fede ematen dute, baina egiazkotasun uste hori ezin da hedatu trafikoaren zaintzaile eta kontrolatzaileengana, berauek ezin direlako agintaritzaren agentetzat hartu; haien salaketek berez ez dute indarrik salatutako egitateak egiaztatzeko, eta edozein herritarrek egin dezakeen salaketaren parekoak dira, ondorengo frogen bitartez egiaztatzen ez badira (AGren 1991ko urriaren 1eko Epaia -7639 E.Ar.- eta 1993ko azaroaren 23koa -8883 E.Ar.-, beste askoren artean). Hala ere, egia da kasu honetan salaketaren alderdirik garrantzitsuenak eta, berariaz, ZEL esparruan estazionatzea egotea horretarako tiketa edo, hala denean, arloko egoiliarraren indarreko txartela eduki gabe, alde horretan zerbitzuan zegoen udaltzainak berretsi duen kontua dela, hau da, 191. zenbakia duenak.

Bigarrena.-Errekurtsogileak egin dituen alegazioei dagokienez azpimarratu behar dugu Garabi Zerbitzuaren eskuhartzeagatiko tasa ordaintzea ez dela zigorra; ez da arau-hausleak egin duen trafikoko arau-haustea neurtzeko zehapen-prozedura eta, hala denean, beharrizan egoeraren aringarria neurtzekoa, norberarena edo inorena alegia. Ordea, ibilgailua estazionamendu mugatuen duen aldean estazionatu duen herritarraren jarduketaren kasua ari gara aztertzen, hau da, bidezko tiketa jarri gabe edo, hala denean, indarrean dagoen egoiliarraren txartela eduki gabe, eta horrek herri zerbitzua abian jartzea eragin du eta, ondorioz, zerbitzu horren benetako kostua ordaindu beharra sortarazi du (zerga tasa). Beraz, ibilgailuaren titularraren erantzukizun objektiboaren aurrean gaude eta horrek, nahitaez, ibilgailuaren kenketak eragin dituen kostuak ordaindu behar ditu, edo horren ordainketa bermatu, Trafikoari buruzko Legearen 71.2. artikuluan ezarri zen horren itzulketari ekin aurretik, eta hori horrela da ibilgailu horren gidariak izan dezakeen disziplinazko erantzukizuna gora behera.

Hirugarrena.-Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.e) artikuluaren arabera, Administrazioak, arau bidez ezarritakoari loturik, eremu publikotik kendu eta ibilgailuen biltegira eramaten ahal ditu "ibilgailu bat udal agintaritzak ordutegi mugarekin gaitu dituen tokietan estazionatuta badago horretarako baimena ematen duen adierazkaria eduki gabe."; beraz, esaten ahal da Garabi Zerbitzuaren jarduketa antolamendu juridikoan ezarri dena betez egin dela. Halaber, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 38.4. artikuluan (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzazko Errege Dekretua) eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 93. artikuluan xedatutakoaren arabera, hiri bideetan ibilgailuak gelditzeko eta aparkatzeko araubidea udal ordenantzetan ezartzen ahal da, eta neurri zuzentzaileak hartzen ahal dira, ibilgailua geldiaraztea edo hori kentzea barne, baldin eta estazionatzeko gaitasuna ematen duen titulurik ez badu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udalak igorritako Garabi Zerbitzuarengatiko Tasaren likidazioaren aurka jarritakoa; egintza hori berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko martxoaren 22an emandako 1.505 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-6115 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Miguel Angel Zabalo Amézqueta jaunak jarri zuen, trafikoko isun batzuen zenbatekoa betearazpidetzako bidetik eskatuz Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2000ko urriaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka (9844/99 eta 660670/99 zenbakiko udal espedienteak). Auzitegi honen ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"1.505 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-6115 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Miguel Angel Zabalo Amézqueta jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun batzuen zenbatekoa betearazpidetzako bidetik eskatuz Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2000ko urriaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka (9844/99 eta 660670/99 zenbakiko udal espedienteak).

Egitatezko aurrekariak:

1. Miguel Angel Zabalo Amézqueta jaunak Auzitegi honetan 2000ko azaroaren 21ean sartu den idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, trafikoko isun batzuen zenbatekoa betearazpidetzako bidetik eskatuz Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2000ko urriaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka (9844/99 eta 660670/99 zenbakiko udal espedienteak).

2. Auzitegi honen 2000ko azaroaren 27ko probidentziaren bitartez (hurrengo azaroaren 28an jakinarazi zen), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan agindutakoa betetzeko, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak xedatutakoa betez, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txosten bat edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen; txosten hori 2001eko martxoaren 7an sartu zen Auzitegia eta hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Arestian aipatu den Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi egin behar dela eta baiesten dela Miguel Angel Zabalo Amézqueta jaunak jarri duen gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtso hori trafikoko isun batzuen zenbatekoa betearazpidetzako bidetik eskatuz Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2000ko urriaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurkakoa da (9844/99 eta 660670/99 zenbakiko udal espedienteak). Beraz, egintza hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu dugu antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesñus Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hemezortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko maiatzaren 2an emandako 2.042 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-6465 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Isaac Romero Turrillo jaunak jarritakoa, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Noaingo Udaleko (Elortz Ibarra) Alkatetzak emandako zehapen-ebazpenaren aurka (487/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2.042 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikidea: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-6465 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Isaac Romero Turrillo jaunak jarri du errekurtso hori, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Noaingo Udaleko (Elortz Ibarra) Alkatetzak emandako zehapen-ebazpenaren aurka (487/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Noaingo Udaleko (Elortz Ibarra) Alkatetzak eman zuen ebazpenaren aurka jarri da. Ebazpen horren bidez zehapena ezarri da trafikoko arau-haustea egiteagatik, zehatzago geldialdia debeku den tokian ibilgailua estazionatzeagatik, zirkulazioa larriki eragotzi gabe (San Frantzisko Jabier plaza). Errekurtsogileak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik zehapena deuseztatzeko erregutu zuen.

2. Noaingo Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen, eta ez du aurkaratu den egintzaren legezkotasuna defendatzeko txostenik ekarri.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Lehendabizi, bidezkoa da aztertzea ea kasu honetan egiaztaturik ote dagoen toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizunak bete direla. Horrela ez balitz ezin genuke aztertu arazoaren muina.

Ondore horretarako, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1. artikuluan xedaturik dagoenez aurkatu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten den egunaren ondorengo hilabetean aurkeztu behar da gora jotzeko errekurtsoa. baldin eta berariazkoa bada. Legezko manu horrekin bat, maiatzaren 24ko urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuak, Nafarroako toki erakundeen egintza eta erabakiei aurka egiteko Erregelamendua onetsi duenak, 22. artikuluan hauxe dio, maiatzaren 24ko 173/99 Foru Dekretuak emandako idazkera berrian: "ebazpenean gora jotzeko errekurtsoa onartezina dela adieraziko da kasu hauetan: (...) e) Errekurtsoa jartzeko epea iragana denean".

Kasu honetan, orain errekurritu den egintza Posta Zerbitzuaren bidez jakinarazi zen, 2000ko azaroaren 4an eta posta zerbitzuaren bidez, manuzkoak diren legezko beharkizunak betez (interesatuak berak jaso eta sinatu du jakinarazpena) eta gora jotzeko errekurtsoa hurrengo abenduaren 7an aurkeztu zen. Beraz, horretarako ezarritako epea bukatuta zegoenean. Ondorioz, bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ez dugu onartu behar eta ez dugu onartu arestian aipatu den gora jotzeko errekurtso hau, trafikoko isun bat ordainarazteko Noaingo Udaleko Alkatetzak (Elortz Ibarra) emandako ebazpenaren aurka jarritakoa (487/00 zenbakiko zehapen-espedientea).

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hemezortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko maiatzaren 8an emandako 2.150 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-6603 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, María Soledad Rodríguez Ruiz andreak jarritakoa, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko azaroaren 14an emandako zehapen-ebazpenaren aurka (651795/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2.150 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-6603 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Soledad Rodríguez Ruiz andreak jarri du errekurtso hori, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko azaroaren 14an emandako zehapen-ebazpenaren aurka (651795/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Herritarren babeserako zinegotzi eskuordetuak (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetuta, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104/99 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez) eman zuen ebazpenaren aurka jarri da. Ebazpen horren bidez zehapena ezarri da trafikoko arau-haustea egiteagatik, zehatzago ibilgailua estazionatzea zamalanak egiteko erreserbatuta dagoen aldean eta erabilera horretarako ordutegian, jarduera hori egin gabe (Tutera kalea, 24). Interesatuak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik zehapena deuseztatzeko erregutu zuen.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen, eta aurkaratu den egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Zehapenaren ezarpena ezarri duten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute, eta kontuan izanik ezen, Administrazioak berak aitortu duenez, egiazkotasun uste hori ezin dela hedatu aldeetako kontrolatzaileengana, berauek ezin baitira agintaritzaren agentetzat hartu, Nafarroako Polizi Kidegoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legearen 14. artikuluko graduazioen zerrendatik kanpo daudelako, egia da administratuari zor zaion errugabetasun ustea ezerezteko Udalak beste frogabide batzuk erabili zituela kontrolatzailearen adierazpenaz gain, alegia, Udalak espedienteari argazki bat erantsi ziolako, salatzaileak berak atera zuena eta horretan argi eta garbi ageri dela ibilgailua gaizki aparkaturik zegoela.

Bigarrena.-Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4. artikuluan xedaturik dagoenez, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuetan edo trafikoari oztopo larriak sortzen zaizkion lekuetan ibilgailua geldirik edo aparkaturik edukitzea...". Hori dela eta, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91. artikuluan zerrenda bat dago, eremu publikoan geldirik edo aparkaturik dauden ibilgailuek arriskua edota zirkulaziorako oztopo larriak sortzen dituzten balizkoen zerrenda. Salatutako egitatea kasu horietako bat da, xedapen horren 2.g) idatz-zatian azaltzen dena.

Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 50.000 pezetako isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1. artikuluaren arabera, eta oraingo honetan ezarri den zehapena horrelako arau-hausteei dagokien gutxienekoa baino are txikiagoa da. Bestalde, espedientea aztertuz ondorioztatu dugunez, legean ezarritako formazko tramite guztiak bete dira eta errekurtsogileari aukera eman zaio ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta bere defentsarako alegazioak egiteko, Legearen 72 eta 79. artikuluetan eta otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 13.2. artikuluan eskatzen den moduan. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoaren arloko arau-hauste batengatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurka jarritakoa; ebazpen hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hemezortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2001eko maiatzaren 8an emandako 2.158 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 01-0006 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José Luis Navarro Lorente jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udalaren Alkatetzak 2000ko maiatzaren 15ean agindu zuen premiamenduzko-probidentziaren aurka (28602/99 zenbakiko udal espedientea). Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2.158 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 01-0006 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa, José Luis Navarro Lorente jaunak aurkeztutakoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udalaren Alkatetzak 2000ko maiatzaren 15ean agindu zuen premiamenduzko-probidentziaren aurka (28602/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka. Isuna Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen kontrako arau-hauste batengatik ezarri zen, goian adierazitako zenbakiarekin instruitu zen zehapen espedientean. Errekurtsogileak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen espedientea igorri zuen, eta, harekin batera, aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena ere eman zuen. :.t5 Zuzenbidezko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izaten ahal dira: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) prozedurari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientea azterturik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99. artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena era egokian jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, manuzkoak diren beharkizun formalak betez. Beraz, bi ahalegin egin ziren , arrakastarik lortu gabe, jakinarazpena Posta Zerbitzuaren bidez egiteko, hau da, 1999ko azaroaren 2an eta 4an, interesatuari ezagutzen zitzaion azken helbidean -Amigos del País kalea, 4.a, Tutera, Nafarroa-eta ondorioz 2000ko otsailaren 23ko 24. zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, eta baita Tuterako Udaleko ediktuen oholtzan ere, 2000ko urtarrilaren 4tik hurrengo hilaren 4ra arte, eta tramitea betetzat jo zen.

Gaiari buruz esan behar da Bidetasunari buruzko Legearen 78.1. artikuluan ezarri denaren aplikazioan: "Jakinarazpenak egitearen ondoreetarako gidariaren helbidetzat joko dela interesatuek berariaz adierazi dutena edo, horren ezean, hurrenez hurren Gidari Urratzaileen eta Ibilgailuen Erregistroan azaltzen den helbidea. Hala ibilgailuen titularrek nola gidatzeko baimenen titularrek nahitaez jakinarazi behar dituzten helbide aldaketak".

Hirugarrena.-Bestalde, egintza hori irmoa eta adostua da ez delako denboraz eta formaz errekurritu. Ondore horretarako gogorarazi behar da zehapen-ebazpen horren aurka, aukeran, birjarpenezko errekurtsoa jartzen ahal dena egintza eman duen organo berean; Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren sail egokian, edo bestela gora jotzeko errekurtsoa Auzitegi honetan. Halaber, kontuan hartu behar da gora jotzeko errekurtso hori jartzeak, errekurtso hierarkikoa ez dena, ez duela Udalaren administrazio-bidearen luzapenik eragiten, ezta isunaren ordainarazienaren etendurarik, inondik ere (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1. artikulua, eta 279/1990 Foru Dekretuaren 8.2. artikulua, 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeran).

Laugarrena.-Bestalde, administrazio-bidea agortu zenean ebazpen zehatzailea betearazle bilakatu zen (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikulua) eta Trafiko eta Bide Segurtasunari buruzko Legeak, martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea, 84. artikuluan aipatzen duen borondatezko ordainketa epea iragan denez, Zuzenbidearekin bat dator isuna premiamendu bidetik ordainaraztea, eta bai %20ko premiamendu-errekargua sortzea (aipatu erregelamenduaren 98 eta 100. artikuluak) eta berandutzagatiko korrituak sortzea ere (arau beraren 98 eta 109. artikuluak). Azkenik, ez dugu antzeman, aztertzen ari garen kasuan, preskripzioaren institutu juridikoa gertatu denik; izan ere, orain errekurritu den premiamendu-probidentzia errekurtsogileari behar bezala jakinarazi zitzaion, zehapena irmo bihurtu zen egunetik urtebete iragan baino lehen jakinarazi ere (Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2. artikulua). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Alkatetzak trafikoko isun bat premiamendu bidetik kobratzeko emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (28902/99 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hemezortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko apirilaren 30ean emandako 2.549 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-1197 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Angel María Lacoma Echeverría jaunak jarri zuen, trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidetzako bidetik eskatuz Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2000ko irailaren 8an emandako bahitura-probidentziaren aurka (11985/98 zenbakiko udal espedientea). Auzitegi honen ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"2.549 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-1197 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Angel María Lacoma Echeverría jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidetzako bidetik eskatuz Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2000ko irailaren 8an emandako bahitura-probidentziaren aurka (11985/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Angel María Lacoma Echeverría jaunak Auzitegi honetan 2001eko martxoaren 6an sartu den idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidetzako bidetik eskatuz Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2000ko irailaren 8an emandako bahitura-probidentziaren aurka (11985/98 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honen 2001eko martxoaren 15eko probidentziaren bitartez (hurrengo martxoaren 16an jakinarazi zen), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan agindutakoa betetzeko, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak xedatutakoa betez, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txosten bat edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen; txosten hori 2001eko maiatzaren 3an sartu zen Auzitegia eta hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Arestian aipatu den Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi egin behar dela eta baiesten dela Angel María Lacoma Echeverría jaunak jarri duen gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtso hori trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidetzako bidetik eskatuz Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2000ko irailaren 8an emandako bahitura-probidentziaren aurkakoa da (11985/98 zenbakiko zehapen-espedientea). Beraz, egintza hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu dugu antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hemezortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko apirilaren 20an emandako 1.934 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-1198 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Angel María Lacoma Echeverría jaunak jarri zuen, trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidetzako bidetik eskatuz Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2000ko irailaren 8an emandako bahitura-probidentziaren aurka (13274/99 zenbakiko udal espedientea). Auzitegi honen ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"1.934 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-1198 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Angel María Lacoma Echeverría jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidetzako bidetik eskatuz Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2000ko irailaren 8an emandako bahitura-probidentziaren aurka (13274/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Angel María Lacoma Echeverría jaunak Auzitegi honetan 2001eko martxoaren 6an sartu den idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidetzako bidetik eskatuz Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2000ko irailaren 8an emandako bahitura-probidentziaren aurka (13274/99 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honen 2001eko martxoaren 15eko probidentziaren bitartez (hurrengo martxoaren 16an jakinarazi zen), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan agindutakoa betetzeko, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak xedatutakoa betez, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txosten bat edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen; txosten hori 2001eko apirilaren 11n sartu zen Auzitegia eta hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Arestian aipatu den Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi egin behar dela eta baiesten dela Angel María Lacoma Echeverría jaunak jarri duen gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtso hori trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidetzako bidetik eskatuz Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2000ko irailaren 8an emandako bahitura-probidentziaren aurkakoa da (13274/99 zenbakiko zehapen-espedientea). Beraz, egintza hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu dugu antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hemezortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko apirilaren 24an emandako 1.964 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-1199 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Angel María Lacoma Echeverría jaunak jarri zuen, trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidetzako bidetik eskatuz Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2000ko irailaren 8an emandako bahitura-probidentziaren aurka (500/98 zenbakiko udal espedientea). Auzitegi honen ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"1.964 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: María Asunción Erice Echegaray andrea.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-1199 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Angel María Lacoma Echeverría jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidetzako bidetik eskatuz Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2000ko irailaren 8an emandako bahitura-probidentziaren aurka (500/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Angel María Lacoma Echeverría jaunak Auzitegi honetan 2001eko martxoaren 6an sartu den idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidetzako bidetik eskatuz Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2000ko irailaren 8an emandako bahitura-probidentziaren aurka (500/98 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honen 2001eko martxoaren 15eko probidentziaren bitartez (hurrengo martxoaren 16an jakinarazi zen), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan agindutakoa betetzeko, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak xedatutakoa betez, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txosten bat edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen; txosten hori 2001eko apirilaren 11n sartu zen Auzitegia eta hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Arestian aipatu den Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi egin behar dela eta baiesten dela Angel María Lacoma Echeverría jaunak jarri duen gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtso hori trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidetzako bidetik eskatuz Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2000ko irailaren 8an emandako bahitura-probidentziaren aurkakoa da (500/98 zenbakiko zehapen-espedientea). Beraz, egintza hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu dugu antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. María Asunción Erice. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hemezortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Iragarkiaren kodea: