92. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Beintza-Labaien aldeko Lurzati Berrantolamenduari buruzko behin betiko Erabakiaren onespena aditzera emateko.

Beintza-Labaien aldeko Lurzati Berrantolamenduan interesatuak direnei, horren onura publikoa urtarrilaren 22ko 52/1996 Foru Dekretuaren bidez deklaratu baitzen, adierazten zaie:

Lehenbizi.-Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak 2001eko ekainaren 25ean eman Ebazpenaren bidez, Beintza-Labaien aldeko Lurzati Berrantolamenduari buruzko behin betiko erabakia onetsi zen, Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko 18/1994 Foru Legeak xedatutakoari jarraikiz.

Bigarren.-Lurzati Berrantolamendua egiteko Erabakia jendaurrean paratuko da Labaiengo udaletxean, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Hirugarren.-Hilabeteko epe horretan gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Nafarroako Gobernuari zuzendua, nork bere izenean edo beste batek ordezkatuta. Idazkian helbide bat adieraziko da bidezko jakinarazpenak egiteko. Ohartarazten da lurzati berrantolamenduari buruzko erabakiaren aurka bidezko dela errekurtsoa aurkeztea, baina bakarrik oinarriekin bat ez badator edo egiteko aginduriko formalitateak hautsi badira, aipatu Legearen 109. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita zazpian.-Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rubio de Villanueva.

Iragarkiaren kodea: a0107033