92. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

369/2001 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Infolocal Proiektuaren barruan Nafarroako toki entitateetan ezarriko den Udal Zerbitzuak Erabiltzeko Txartelaren ezaugarri teknikoak eta diseinua onesten dituena.

Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazioko Departamentuaren eginkizunetako bat da harremanak ezartzea herritarrei atentzio hobea emateko balio duten udal zerbitzuak jarri nahi dituzten toki entitateekin.

Lan ildo horretan, Departamentua "Infolocal" proiektua bultzatzen ari da. Toki entitateen sektorearendako atari birtuala da, beste jarduera batzuen artean, toki entitateetarako Udal Zerbitzuak Erabiltzeko Txartelen sistema bat ezartzea aurreikusten duena.

Sistema hori abian jarri baino lehen, txartelaren ezaugarri teknikoak zehaztu behar dira, udal kudeaketaren premiei eta herritarrarendako komunikazio bide berriei egokitu ahal izateko. Orobat, txartelaren diseinua definitu behar da, Nafarroako toki entitate guztietan diseinu bera izan dezan.

Horiek horrela, Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8an eman 407/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Infolocal, toki entitateendako atari birtuala" izeneko proiektuaren barruan egin beharreko Udal Zerbitzuak Erabiltzeko Txartelen ezaugarri teknikoak eta diseinua onestea. Ezaugarri eta diseinu horiek Ebazpen honen I. eta II. eranskinetan ageri dira.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Kalitate eta Modernizaziorako Zerbitzura igortzea.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren bostean.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Juan Frommknecht Lizarraga.

I. ERANSKINA

Udal Zerbitzuak Erabiltzeko Txartelaren xehetasunak

1. Profil elektrikoa.

Udal Zerbitzuak Erabiltzeko Txartelak WG10 teknologiaren euskarria izanen du.

Txartelaren PINa markatzeko 3 saio egin ahalko dira.

2. Txartelaren txipeko aplikazioaren egitura eta edukia.

Ondoko taulan txartelaren eremuei, motei, edukiari eta segurtasunari buruzko informazioa ageri da.

EF EREMUA MOTA LUZERA (BYTE) EDUKIAK SEGURTASUNA / FITXATEGI MOTA

Response [0021] FCI B 1 6F Irakurtze librea. Eguneratze debekatua.

Luzera B 1 0E

DF Name B 1 84

Luzera B 1 07

DF Name B 7 502000FF001201

Txanpon-txartelaren B 1 C1

emisoreren dentifikazioa

Luzera B 1 03

Emisorearen identifikazioa BCD 3

Key [0022] Egituraren gakoa B 16 Aldakorra Irakurtze debekatua. Gakoz babesturiko eguneratzea.

NT [0023] Transakzio zenbakia Aldakorra Irakurtze librea. Eguneratze debekatua.

PIN [0024] Zenbaki sekretua Ascii 8 Aldakorra Irakurtze debekatua. Gakoz babesturiko eguneratzea.

ID [0011] Txartelaren zenbakia B 8 Aldakorra Irakurtze librea. Gakoz babesturiko eguneratzea.

Hizkuntza B 1 Aldakorra

Iraungipen data BCD 2 MMAA

NIA Ascii 15 Aldakorra

Geroko erabilpenetarako Ascii 22 Aldakorra

datuak

II ERANSKINA

Txartelaren diseinua

A U R R E A L D E A

A T Z E A L D E A

Iragarkiaren kodea: a0106019