92. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

316/2001 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Kultura zuzendari nagusiak emana, Julián Gayarreren mausoleoa (Erronkari, Nafarroa) konpontzeko lanak presakoak direla deklaratzen duena.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuak aditzera eman duenez, Julián Gayarreren mausoleoa, Erronkariko hilerrian (Nafarroan) dagoena, Mariano Benlliure eskultoreak 1895ean egindako lana da, estilo modernistakoa, Carrarako marmol txuriz eta brontze urtuz egina. Kalitate artistiko handiko lana da, eskultore horren piezarik garrantzitsuenetakotzat hartua.

Urriaren 21eko 567/1996 Foru Dekretuaren bidez interes kulturaleko ondasun deklaratu zen. I.K.O.en Erregistro Orokorraren Eskultura Atalean inskribaturik dago, R-M-03-0000404 identifikazio kodearekin.

Alde haizetsu eta euritsu batean egoteak, aire zabalean hezetasun handiko eremu batean, kalte handiak sortu dizkio mausoleoari, eta, horren ondorioz, bi konponketa handi izan ditu, lehena 1988an eta bigarrena 1996an. Haren kokalekua dela-eta, mausoleoa egoera larrian dago gaur egun eta zaila da behar bezala zaintzea.

Egoera horrek kalte konponezinak sortzen ahal dizkio Espainiako aro modernoko hilobi-arteko piezarik hoberenetakoa den (Nafarroan bakarra) obra horri.

Horiek horrela, beharrezkotzat jo da lehenbailehen konpontzea, obraren osotasuna eta kalitate artistikoa galaraziko dituzten kalteak handitu ez daitezen. Hortaz, proposatu da lanak presakoak direla deklaratzea eta CORESAL (Conservación y Restauración de Bienes Culturales, S.A.L.) enpresari adjudikatzea, 913.500 pezetatan.

Kontuan harturik azaldutako gorabeherek kalte konponezinak sor diezazkiotela Julián Gayarreren mausoleoari, bidezkotzat jo da proposatu diren lanak presakotzat hartzea, Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 60. artikuluari jarraikiz.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean eman 340/1999 Foru Aginduaren bitartez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-Julián Gayarreren mausoleoa (Erronkari, Nafarroa) konpontzeko lanak presakoak direla deklaratzea, Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 60. artikuluaren ondorioetarako.

2.-Lan horiek egiteko 913.500 pezetako gastua baimentzea, 2001eko gastuen aurrekontuko 42000-42220-7810-458100 kontusailaren kargura ("Ondare higigarria konpondu eta zaintzea)".

3.-Lan horiek CORESAL (Conservación y Restauración de Bienes Culturales, S.A.L., IFK: A-78047354) enpresari adjudikatzea.

4.-Ebazpen hau Nafarroako Gobernuari jakinaraztea egiten duen lehenbiziko bilkuran.

5.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

6.-Ebazpen honen berri ematea Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuari, Museo, Ondasun Higigarri eta Arkeologi Atalari eta Administrazio Orokorreko Bulegoari, CORESAL, S.A.L. enpresari, "Julián Gayarre" Fundazioari eta Erronkariko Udalari (Nafarroa), behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren 14an.-Kultura zuzendari nagusia, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: A0106705