90. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

567/2001 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Bide segurtasuna. Istripu ugariko 59. tartea (IUT-59) kentzeko lanak: Orizko bihurguneetako bide-tartea aldatzea, Iruña-Tutera N-121 errepideko 10,000 k.p.tik 11,000 k.p.ra bitartean" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman eta proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena.

Zainketa Zerbitzuak egin duen txostenean adierazi du "Bide segurtasuna. Istripu ugariko 59. tartea (IUT-59) kentzeko lanak: Orizko bihurguneetako bide-tartea aldatzea, Iruña-Tutera N-121 errepideko 10,000 k.p.tik 11,000 k.p.ra bitartean" izeneko proiektua jaso duela. Proiektua Sertecna, S.A.k erredaktatu du, azaroaren 21eko 1145/2000 Ebazpenaren bitartez hari adjudikatu baitzitzaion eginkizun hori.

Trazadura aldatuko da bihurgunea eta kontra-bihurgunea kenduz. Eskuinera dagoen lehenbiziko bihurgunearen ondoren lerrokadura zuzena eginen da, ezkerraldera joz (eskuinaldea ez da ukituko). Egungo errepidearekin gasolindegira iritsi baino lehentxeago bat eginen du, ezkerralderanzko bihurgune baten bidez (R=3200), hori baita egungo bihurgunearen erradioa.

Proiektuarekin batera Segurtasun eta Osasun Azterlana aurkeztu da, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere.

Horrenbestez, Zainketa Zerbitzuak adierazi eta proposatu duenarekin bat, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36.2 artikuluan emandako ahalmenak erabiliz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7an emandako 3912/99 Foru Aginduaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Bide segurtasuna. Istripu ugariko 59. tartea (IUT-59) kentzeko lanak: Orizko bihurguneetako bide-tartea aldatzea, Iruña-Tutera N-121 errepideko 10,000 k.p.tik 11,000 k.p.ra bitartean" izeneko proiektua behin betikoz onestea.

2. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera ematea.

3. Proiektu hori eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 20 egun balioduneko epean. Epe horretan, nornahik egoki iruditzen zaizkion ohar edo alegazioak aurkeztu ahalko ditu eta argitaratzen den zerrendan agertzen diren akatsak zuzentzeko beharrezko diren datuak idatziz aurkeztu. Horretarako, interesatuek lurzati-planoak aztertu ahalko dituzte Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzuko bulegoetan eta Beriaingo eta Noaingo (Elortzibar) udaletxeetan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Ebazpen hau Beriaingo eta Noaingo udalei jakinaraztea (lurzati-planoen kopia bat bidaliko zaio), Desjabetzapen Atalari eta Zainketa Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren lauan.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

UKITURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHAZTUA

BERIAINGO UDALERRIA

BE-1 ZABALZA IDOATE, Jesús Beriain 1493 5 603 Lur landua

NOAINGO UDALERRIA (ELORTZIBAR)

OR-1 FERRER ZABALA, Arturo Noain (Elortzibar) 756 4 135 Lur landua

FERRER ZABALA, Ignacio Noain (Elortzibar)

OR-2 FERRER ZABALA, Arturo Noain (Elortzibar) 7.640 4 133 Lur landua

FERRER ZABALA, Ignacio Noain (Elortzibar)

Iragarkiaren kodea: A0107341