90. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

270/2001 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Hezkuntza eta Kultura Departamentuko lanbide heziketako ikastetxeetako makinak segurtasun arauetara egokitzeko laguntza teknikoaren 2. fasea kontratatzeko baimena ematen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako dei egin du Nafarroako Hezkuntza eta Kultura Departamentuko lanbide heziketako ikastetxeetako makinak segurtasun arauetara egokitzeko laguntza teknikoaren 2. fasea kontratatzeko. Hona hemen ezarri diren baldintza orokorrak:

-Modua: lehiaketa.

-Prozedura: presakoa.

-Xedea: Nafarroako Hezkuntza eta Kultura Departamentuko lanbide heziketako ikastetxeetako makinak segurtasun arauetara egokitzeko laguntza teknikoaren 2. fasea kontratatzea.

-Aurrekontua: 74.525,50 euro (12.400.000 pezeta).

-Proposamenak aurkeztea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun baliodunera arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kautotutako kopiak beharko dute izan.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun- orduak: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasi eta seigarren egun balioduneko 12:00etan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko bulegoetako bilera gelan (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.) eginen den jendaurreko ekitaldian.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Inbertsio Zerbitzuaren web orrian (http://www.cfnavarra.es/inversioneseducacion), eta Inbertsio Zerbitzuko Erosketa Bulegoetako telefono zenbaki hauetara deituz gero, pleguak jasotzeko helbidea emanen dute: 948 42 65 30 eta 948 42 66 06.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren bostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

PROPOSAMEN EREDUA

...................... jaun/andreak, ...........(e)koak, ..............ren izenean Nafarroako Hezkuntza eta Kultura Departamentuko lanbide heziketako ikastetxeetako makinak segurtasun arauetara egokitzeko laguntza teknikoaren 2. fasea kontratatzeko 2001eko .............aren .....(e)ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen iragarkiaren berri izanik, eta hori arautzen duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak ezagutzen dituelarik, hitz ematen du bere gain hartuko duela lan hori, aipatu agiriei hertsiki lotuz, eta horretarako honako eskaintza hau egiten du:

BAKOITZAREN EMATEKO

(Data eta lizitatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0107579