90. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

160/2001 FORU DEKRETUA, ekainaren 25ekoa, Ángel Pinillos Arróniz jauna Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Giza Baliabideen Ebaluazio eta Garapenerako atalburu izendatzen duena, bitarteko gisa.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. zenbakian xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaz; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko ekainaren hogeita bosteko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Ángel Pinillos Arróniz jauna, Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Giza Baliabideen Ebaluazio eta Garapenerako atalburu izendatzea, bitarteko gisa.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bostean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: a0107147